2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Burlatako Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2018 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia eta kreditu-gehigarria:
VI. kapitulua: 2.732.711,61 euro.
VII. kapitulua: 483.276,03 euro
Finantzaketa:
VIII. kapitulua: 3.215.987,61 euro.
Burlatan, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1807368