2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Laburpena, 2018an hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan parte hartzeko gizarte laguntzena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 401664.
–Xedea.
Deialdi honen xedea da banakako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2018an hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.
Diruz lagunduko dira kultura eta kirol arloetako ikastaro eta jardueren matrikulak eta/edo inskripzio kuotak, Antsoaingo Udalak antolatutako edo kirol eta kultura zerbitzuei atxikitako horienak alegia (4. puntuan zehazten dira).
–Eskatzaileen betebeharrak.
Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
Eskabide bakarra onartuko da familia unitate bakoitzeko. Bertan diru-laguntza eska daiteke familia unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako. Familia unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko diru-laguntza emanen zaio.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa izanen da izena emanda egotea diruz laguntzea nahi den jarduera horretan. Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, ondoko taula honetan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2017ko ekitaldiko errenta aitorpena):
FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA | URTEKO ETEKINAK, GEHIENEZ |
2 kide | 13.000 euro |
3 kide | 14.100 euro |
4 kide | 15.300 euro |
5 kide | 16.400 euro |
6 kide | 17.500 euro |
7 kide | 18.600 euro |
8 kide | 19.700 euro |
–Eskaerak aurkezteko agiriak, epea eta tokia.
Agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskabide orokorra, eranskinean agertzen dena.
- Aurreko ekitaldiko (2017) errenta aitorpena.
- Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia baliozkoa.
Eskabidea egiterakoan egoera ekonomikoa aldatu bada 2017ko errenta aitorpenarekiko, aldaketa horren frogagiriak.
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 17tik 30era bitartekoa da. Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.
–Jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza:
Haurrentzako kirol jarduerak: haurrentzako kirol eskolak, haur eta gazteentzako igeriketa ikastaroak (ikasturte osokoak soilik), gazteentzako kirol jarduerak eta Antsoaingo kirol kluben jarduerak (17 urte bitarte).
Haurrentzako kultura jarduerak: euskal dantzak eta antzerki tailerra.
Jarduerarako ezarritako prezioaren %60 gehienez lagunduko da diruz, eta diru-laguntza ez da 75 euro baino gehiagokoa izanen, pertsonako eta urteko.
Antsoainen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1807406