2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.
Hasierako onespena 2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan agindua.
Donezteben, 2018ko maiatzaren 14an.–Biltzarreko burua, Juan Miguel Suquilbide Olázar.
2018KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak.
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK | EUSKARAZ JAKITEA |
Mendizaina | Hutsik | D | OL | 1 | - | - | DMO %12 LPO %15,36 | Ahozkoa, berariazko betebeharra |
Administrazio-kontratudunak eta aldi baterako lan-kontratudunak.
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK |
Mendizaina | Jardunean | D | 42. artikulua | 1 | - | 2001-10-16 | DMO %12 LPO %15,36 |
Oharrak: LPO = Lanpostuko osagarria; DMO = D mailako osagarria; NEZ = Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua. |
DEITURAK ETA IZENA | SARRERA EGUNA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Andueza Oscoz, Jesús María | 2001-10-16 | Mendizaina | Diru esleipena Lan-kontratuduna |
Zerbitzu eginkizunetan dauden langileak.
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | | GRADUA | ANTZIN. | DIRU ESLEIPENA |
Idazkari kontu-hartzailea | Jardunean | A | | 1 | - | | %34,53 A mailako hasierako soldataren gainean |
Administrari-ofiziala | Jardunean | C | | 1 | - | - | %13,74 C mailako hasierako soldataren gainean |
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira | Idazkari kontu-hartzailea | Enplegurako eskubiderik gabe |
Belarra Belarra, José Antonio | Administrari-ofiziala | Enplegurako eskubiderik gabe |
LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA 2018RAKO
1.–Mendizain lanpostu bat, funtzionarioa.
Erregelamenduzko sarbidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta berariazko betebehar gisa eskatuko da euskaraz jakitea, ahozkoan, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan ariko den langileak administratuekin izan behar duen zuzeneko harremana bereziki garrantzitsua da.
Iragarkiaren kodea: L1806732