1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, maiatzaren 18ko 82E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira deialdia eta oinarri arautzaileak diru-laguntzak emateko lanbide profil estrategikoak garatzeko eta lanbide profilak txertatzeko Nafarroako ETEetan, bai eta enpresa sentsibilizazioko ekintzak egiteko ere, 2018an Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 399591.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1806708