105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Batzarreko burutzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak 32/2018 Ebazpena eman du 2018ko maiatzaren 9an. Hona hemen haren testu osoa:

Izarbeibarko Mankomunitateko buru Sabina García Olmeda, 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 8ra, biak barne, kanpoan izango denez, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde Julio Laita Zabalza izendatzea Mankomunitate honetako burutzaren eginkizunak bete ditzan, 2018ko maiatzaren 28tik 2018ko ekainaren 8ra.

Bigarrena.–Julio Laita Zabalzari jakinaraztea eginkizunen eskuordetzea, ondorioak izango baititu aipatu egunetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2018ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1806234