105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria

Kontuan izanik honako hauetan xedatua: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua, toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei dagokienez, eta azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 7. artikulua.

Horri guztiari jarraikiz, Ollarango Udalbatzak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, aho batez,

ERABAKI DU:

1. Alkateak 2018an izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 10.593,48 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko pagaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarrean dagoen legeriaren arabera. Halaber, zenbateko horretan sartuta dago Udalak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa kuota.

2. Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, atzeraeraginez hartu ere.

3. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ollaranen, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1806095