105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

1., 2. eta 3. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–1.3420.6090001 partida, “Itxitura udal pilotalekuan”: 56.500 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–1.8700000 partida: 56.500 euro.

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–11.1640.6090002 partida, “Udal hilerria eraberritzea”: 55.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–1.8700000 partida: 55.000 euro.

Aurrekontuko 3/2018 aldaketa: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–1.3121.6090003 partida, “Pintura lanak osasun kontsultategian”: 8.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–1.8700000 partida: 8.000 euro.

Urrotz-Hirian, 2018ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1806194