105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoarekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.–Alkatea hiritik kanpo egonen denez maiatzaren 8tik 13ra, biak barne, eta kanpoan dagoen bitartean haren ordezkoa behar denez, lehen alkateorde Cristina Arconada Armendarizen esku uzten dira hari dagozkion eginkizunak.

Tafallan, 2018ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1806132