105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskumenak bereganatzea, plan berezia idazteko laguntza-kontratuaren adjudikazioa onesteko

Tafallako Udaleko alkateak, 2018ko maiatzaren 3an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Ikusirik Alkatetzak 2018ko otsailaren 28an eman Ebazpena, zeinaren bitartez hasiera ematen baitzaio Tafallan aisialdi tradizionaleko baratzeak garatu eta antolatzeko plan berezia idazteko laguntza teknikorako kontratuaren prestakuntza faseari.

Kontuan harturik Udaleko zerbitzu juridikoek kontratazio espedientea igorri dutela kontratua adjudikatzeko prozedurari hasiera emateko, Alkatetzaren aipatu ebazpenean xedatua betebeharrez.

Kontuan harturik maiatzaren 7tik indarrean dela Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea, lehenengo xedapen iragankorrean honako hau xedatzen duena: “foru lege honetan xedatutakoa aplikatuko zaie legeak indarra hartzen duen egunean administrazio klausula partikularren pleguak edo baldintza arautzaileak onetsita ez dituzten kontratuei”.

Kontuan harturik aipatu foru legeak ezartzen dituen berrikuntza garrantzitsuek behartzen dutela osatutako kontratazio espedientea egokitzera, bereziki kontratuaren baldintza arautzaileak, eta horren ondorioz, Tafallan aisialdi tradizionaleko baratzeak garatu eta antolatzeko plan bereziaren kontratazioa eta tramitazioa nabarmen atzeratu dela.

Ikusirik Alkatetzaren 2018ko martxoaren 16ko Dekretua, zeinaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira, besteak beste:

1. “Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, eta gastuak xedatzea, betiere bere eskumenen mugen barnean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko araudian ezarritakoarekin bat. Eskuordetzetik kanpora gelditzen dira Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legean jasotzen diren kasuak, baldin eta faktura eta/edo kredituaren erreserba baizik eskatzen ez bada (laguntza teknikoa eta hornidurak 6.000 euro bitarte, BEZa kanpo), eta obren kontratuei dagokienez, eskuordetzetik kanpora gelditzen dira 12.000 eurora (BEZa kanpo) iristen ez diren kontratuak. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko dira.”

Kontuan harturik hurrengo Tokiko Gobernu Batzarra deituta dagoela 2018ko maiatzaren 8rako, eta aurretik aipatutako ondorioetarako,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrean utzitako eskumenak bereganatzea, ondorio honetarako soilik: Tafallan aisialdi tradizionaleko baratzeak garatu eta antolatzeko plan berezia idazteko laguntza teknikorako kontratuaren adjudikazioaren eta baldintza arautzaileen espedientea onesteko.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari, eginen duen hurrengo bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Hirigintza Arloari, Idazkaritza Nagusiari, Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitza Juridikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta dagokion espedientean sartzea.

Tafallan, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1806041