105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Goizueta kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-MAY-18 (5/CV).

“Espedientearen agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko apirilaren 19ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2018ko apirilaren 20ko txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Goizueta kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Alberto Valls Blascok sustaturik Goizueta 5eko erkidegoaren izenean.

2. Dokumentua behin betiko onetsi ahal izateko, sustatzaileak testu bategina aurkeztu beharko du, eta horren 5. artikuluak testu hau izanen du:

‘5. artikulua.–Bolumen berriaren materialak panel edo obra-fabrikako itxiturak izanen dira, kristalezko zatiekin konbinatuta. Igogailuaren itxiturarako erabil daiteke bai panela, egungo fatxadaren gama kromatikoaren tonu berdina duena, bai obra-fabrika, dagoenaren antzekoa izan behar duena. Gainerako itxiturak kristalezkoak izanen dira, arotz-lan eta beira gardenarekin egindakoak. Beira zeharrargia erabiltzen ahal da bakarrik forjatuen aurreko aldean eta araudiaren aplikazioak horretara behartzen duen tokietan, adibidez aurreko aldeetako itxituren zatirik beherenetan, zoruaren sestratik 25 cm-tara (1,10 m-ko karelaren altuera ken beira gardeneko 0,85 m, Eraikingintzaren Kode Teknikoak kristalen garbiketarako onartutako gehieneko dimentsioa baita).’

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1806122