105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2018 aldaketa aurrekontu orokorrean, kreditu berezi bat sortzeari buruzkoa, 1.1500.63702 “El Pinar kaleko zoladura eta euste-horma berregiteko lanak” aurrekontuko aplikazioa sortzen duena, 77.389,00 eurokoa.

Kreditu hori finantzatuko da kapital transferentzia bidezko diru-sarrera berrien kargura, 7508006 “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, El Pinar kaleko zoladura eta euste-horma berregiteko lanak (2017 2019 TAP)” aurrekontuko aplikazioa sortzen duena, 40.480,64 eurokoa, eta dauden inbertsio funtsak aktibatuz, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”), 36.908,36 euro egiten dutenak.

Delako espedientea ikusgai egongo da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2018ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1806185