105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. Iragarkia 2018ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean, eta orduz geroztik jendaurrean egon zen 15 egun baliodunez. Jendaurreko epea iraganda, espedientean erreklamaziorik jaso ez denez, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

ERANSKINA

Lanpostuen zerrenda

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.

–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: eszedentzia berezian bateraezintasunagatik. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: lanpostu betea. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

–Idazkari kontu-hartzailea: Miren Edurne Chasco Garralda. Administrazio araudiko kontratuduna.

–Administrari-ofiziala: Arturo Hernández Armendáriz. Lan-kontratudun finkoa. Eszedentzia berezian bateraezintasunagatik.

–Administrari laguntzailea: Nuria Oses Izu. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea: Edurne Ciriza Torremocha. Lan-kontratuduna.

–Administrari laguntzailea: Berta Ros Nausia. Lan-kontratuduna.

Itzan, 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1806124