105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal honen plantilla organikoaren espedientea 2018ko ekitaldirako.

Hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia 2018ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an, eta ez du inork alegaziorik aurkeztu.

2018KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia, idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Gradua: 4. Mailako osagarria: %41. Lanpostuko osagarria: %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia, zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia, zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Aldi baterako lan-kontratuduna. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Antzinatasuna: 2013ko urtarrilaren 1a.

Bertizaranan, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1806110