105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

4tik 20ra aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko maiatzaren 24an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu aldaketak 4tik 20ra (biak barne), Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2018ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1806960