105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1805979