105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Erabakiak igoera txandako izangaien izendapenari eta lanpostuaz jabetzeari buruz

Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen prozesua bukatu zen. Deialdia 2017ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 28an hartutako erabakiaren bidez aldatu zen (2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa).

Oposizioaren epaimahaiak, 2018ko apirilaren 20ko bileran, lanpostu hutsen behin betiko hautaketa onetsi zuen, eta Udalaren plantilla organikoko 7.17 eta 7.28 lanpostuak esleitu zizkien igoera txandako izangaiei.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak apirilaren 24an emandako 56 eta 59/2018 Ebazpenen bidez, baietsi egin dira Rebeca Lantarón Millaren eta Álvaro Calvo Cornagoren eskaerak, eta oinarrizko prestakuntza ikastaroa baliozkotu zaie.

Oposizioaren espedientean agertzen da San Adriango Udalak erabili duela Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako aukera, Álvaro Calvo Cornago izangaiak 7.28 lanpostua hautatzean udal horretan sortutako lanpostu hutsa betetzeko, eta, beraz, izangai bat izendatu da lanpostu horretarako.

Calvo jaunak eskatu du udal honetako funtzionario izendatzeko eta berehala lanpostu hutsaz jabetzeko, bere ustez Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak horretarako aukera ematen duelako.

Deialdiaren 9. oinarriak izangaien izendapena eta lanpostuaz jabetzea arautzen du, eta Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrari esleitzen dio horretarako eskumena, prestakuntza ikastaroa amaituta. Ikastaroa baliozkotzeko ebazpenen onuradun diren izangaien kasuan, egintzat jotzen da, baina irizten da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak behartzen duela Álvaro Calvo Cornagoren izendapena eta lanpostuaz jabetzea oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitu arte geroratzera.

Adierazitakoaren ondorioz, eta Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan aurreikusitako eskudantziak erabiliz.

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–Rebeca Lantarón Milla Lizarrako Udaleko funtzionario (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.17 lanpostuari atxikia) izendatzea, eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Bigarrena.–Álvaro Calvo Cornagori jakinaraztea ezen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, bere izendapena eta lanpostuaz jabetzea geroratzen dela oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitu arte. Une horretan, Lizarrako Udaleko funtzionario (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.28 lanpostuari atxikia) izendatuko dute eta lanpostuaz jabetuko da, ondorio guztiekin eta erabaki honen lehen puntuan adierazi bezala.

Hirugarrena.–Ebazpena hau interesdunei, epaimahaiari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari, udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei eta Lodosako eta San Adriango Udalei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.

Lizarran, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1806068