105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1071/2018 Ebazpena, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Edgar Gil Antona jaunak jarritako 138/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Edgar Gil Antona jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak otsailaren 5ean emandako 13E/2018 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtsoak metatu eta ezetsi ziren, hain zuzen ere Julián Cerdán Arizcuren jaunak (Nafarroako eta Errioxako Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren izenean), Edgar Gil Antona jaunak eta José Ignacio Pascal Gallegos jaunak aurkeztutakoak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 1472/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38.1 artikuluarekin bat, jakitera ematen zaio auzitegi ezagun dela E Ataleko 378/2017 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, eta, horregatik, litekeena dela aipatu Lege Prozesalaren III. tituluko III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren baldintzak betetzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Edgar Gil Antona jaunak jarritako 138/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Edgar Gil Antona jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1806694