105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren osaera ezartzen duena.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatu foru dekretua aldatu zen, besteak beste, kontseiluaren osaera aldatzeko xedez, etorkizunean egoera horren karietara egin zitezkeen aldaketak saihesteko.

Aldatutako 4. artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Jokoaren Kontseiluak honako osaera hau izanen du: lehendakaria, jokoaren eta apustuen arloan eskumenak dauzkan departamentuko titularra izanen dena; lehendakariordea, jokoaren eta apustuen arloko eskumenak esleiturik dauzkan zuzendari nagusia izanen dena; eta hamabi kide. Azken horien titularrak eta ordezkoak jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dauzkan departamentuko titularrak emandako foru agindu baten bidez izendatuko dira.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak 2018ko otsailaren 26an emandako txostenean ageri denaren arabera, enpresa erakundeei, elkarteei eta ordezkaritza handiena duten sindikatuei eskatu zaie titularren eta ordezkoen proposamena egitea. Aipatu kontsulta horren ondorioz, Nafarroako Langile Komisioak sindikatuaren proposamena baizik ez da falta. Era berean, ezinezkoa izan da akordio bat lortzea Nafarroan inskribaturik dauden apustuen enpresen bi elkarteen artean izangai bat eta bere ordezkoa adostu eta proposatzeko, enpresen sektore horri dagokion kargua bete dezan.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak 2018ko otsailaren 26an emandako txostena ikusirik, bai eta espdientean dauden gainerako dokumentuak ere, eta Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Jokoaren kontseiluko kide:

a) Batzordeburua: María José Beaumont Aristu andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria denez gero.

b) Batzordeko buruordea: Agustín Gastaminza Oiz jauna, Barneko zuzendari nagusia denez gero.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bost ordezkari:

–Antonio García Malumbres jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Nekane Agreda Arróniz andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Koldo Cambra Contín jauna, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, titular izanen dena, eta Margarita Echauri Ozcoidi andrea, Osasuna Sustatzeko Ataleko burua, ordezko.

–Oscar Martínez Bujanda Estenoz jauna, Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria, titular izanen dena, eta Cristina Ederra Urra andrea, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua, ordezko.

–Miguel Angel Marzabal Díaz jauna, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua, titular izanen dena, eta Eugenio Vila Sánchez jauna, Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko Burua, ordezko.

d) Jokoaren arloko enpresaburuen lau ordezkari:

–Ana Isabel Fernández Apaolaza andrea titular eta Eduardo Ruiz Viñes jauna ordezko, Bingo jokoaren sektoreko ordezkari gisa.

–Oscar Navarro Juárez jauna titular eta Daniel Saralegui Arnáiz jauna ordezko, josteta makinen sektorearen ordezkari gisa.

–Teofilo Ruano Pérez jauna titular eta Carlos Gallués Goñi jauna ordezko, joko aretoen sektorearen ordezkari gisa.

–Ana Irene Rodeles Lizarbe andrea titular eta Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna ordezko, Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.

e) Bi kide Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari:

–Irene Rodeles Lizarbe andrea titular eta Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna ordezko, biak UGT sindikatuaren ordezkari gisa.

f) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean Nafarroan eratutako elkarteen ordezkari bat:

–Vanesa Gargallo Tormo andrea titular eta Daniela Scorrani Fantín andrea ordezko, “Aralar” Nafarroako Ludopaten Elkartearen ordezkari gisa.

2. María José Alvarez Los Arcos andrea, Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, izendatzea Nafarroako Jokoaren Kontseiluko idazkari kargua hartzeko; kargua hutsik dagoenean edo idazkaria kanpoan edo eri denean, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako zuzenbideko lizentziaduna den beste norbaitek ordezten ahalko du.

3. Foru agindu hau izendatutako kideei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1806340