101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, eskola-jantokietarako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 398995.

Xedea: gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) erroldatuta dauden eta hartan bizi diren, eta Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza egiten ari diren ikasleak eskola-jantokietara joan daitezen.

Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko pertsonak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen dituztenak.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak, erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da 2018an, Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentingo bizilagunei eskola-jantokietarako laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten duen horretan.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 5.500 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 1etik 30era bitarte.

Lizarran, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1806481