97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Allozko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onesteko proposamena

2017ko apirilaren 3an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2017ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 5,1323659377 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 38,4987599638 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

C) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 35.471,11 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

D) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0048123450 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0096246900 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

F) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0240617250 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

G) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 65.227,19 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 17an.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.

Iragarkiaren kodea: E1705214