1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
197/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzen dituena. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu du indarra.
Foru lege horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek; besteak beste, “Inbertsioen programak” atalekoek. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa dagoela, besteak beste.
Arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko atalak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.
Manu horretan xedatutakoaren arabera, Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programako inbertsioen kasuan, hilabeteko epe hori hasiko da zenbatzen II. eranskineko 3. atalen sartutako inbertsio bakoitzaren sustatzailea(k) nor den edo diren zehazteko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat jakinarazten duenetik aurrera.
Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko apirilaren 6an emandako txosten bat dago, eta bertan proposatzen da “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak definitzea. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira. Definizio horren ondorioz, proposatzen da hasieran aurreikusitako jarduketa batzuk zatitzea, baina inbertsioaren zenbateko osoa aldatu gabe. Halaber, inbertsioen izenak zehaztu dira, gauzatu beharreko adarren izenetara egokituz.
Txosten horretan justifikatzen da inbertsio batzuetatik telekomunikazioetako zentroen exekuzioa kentzea, NASERTICek bere gain hartu baitu; zehazki, toki hauetakoak: Abartzuza, Ultzama-Basaburura, Sakana, Arizkun, Luzaide, Saldise eta Zokoaundi. Bi azkenak “Erdiko haranetako sarbide sarea. Zokoaundiko adarra” inbertsioari dagozkio, erreserban dauden inbertsioen zerrendakoa. Bestaldetik, proposatzen da hasiera batean erreserban zegoen inbertsio bat, “Lesakako adarra”, Lesaka eta Etxalar (Bortziriak) ukitzen zituena, Etxalarko konexioari murriztea. Efikazia arrazoiak daude tartean, gainerako inbertsioa NASERTIC gauzatzen ari baita, uraren goi hornidurako obra batekin batera, eta Etxalarko zatia da gauzatu ez den bakarra eta, horren ondorioz, Etxalar inbertsio horren titular eta sustatzaile bakarra delako. Horren ondorioz inbertsioko 226.800 euro aurreztu dira (181.400 euroko ekarpena).
Bestaldetik, egun berean Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten osagarri bat egin zuen, eta bertan erabilitako irizpideak justifikatu zituen inbertsioen gehieneko diru-ekarpenak eta dagozkien erreserbak kalkulatzeko (18/2016 Foru Legearen 4. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatuak, hurrenez hurren). Bestetik, 2017ko apirilaren 27an beste txosten bat erantsi zien aurrekoei.
Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 3an egindako txostena dago, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena. Txosten horretan egiaztatzen da 18/2016 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela, eta inbertsioen programan sortzen diren saldo guztiak (507.628 euro) hasiera batean erreserbatzen dira. Halaber, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 5ean egindako txostena dago.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezko da “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzea. Inbertsio horiek aipatu foru legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzea. 1. eta 2. eranskinetan agertzen dira. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. 507.628 euro erreserbatu dira inbertsioen programan aurreikusitako kostuetan izan daitezkeen gehikuntzetarako.
4. Eranskin horietako toki entitate titularrek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 1. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek.
5. Ebazpen honen kontra, interesa duten toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 12an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
1. ERANSKINA Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda |
ENTITATE TITULARRA | SUSTATZAILEAK | OBRA | INBERTSIOA | 2017 | 2018 | 2019 |
Abartzuza | Abartzuza | Abartzuzako adarra | 175.000 | 175.000 | | |
Bearin |
Antzin | Antzin | Antzin-Iguzkitzako adarra | 264.000 | 264.000 | | |
Iguzkitza |
Murieta |
Mendilibarri |
Abaigar |
Legaria |
Oko |
Larraga | Larraga | Tafalla-Leringo adarra. | 803.000 | | 803.000 | |
Artaxoa |
Berbintzana |
Miranda Arga |
Lerín |
Castejón | Castejón | Castejóngo adarra | 44.000 | 44.000 | | |
Arroitz | Muniain Iguzkitza | Lizarra-Allo-Oteitzako adarra | 371.800 | | 371.800 | |
Aberin |
Morentin |
Deikaztelu |
Allo |
Oteitza |
Arroitz | Arroitz | Arroizko adarra | 121.000 | | 121.000 | |
Urbiola |
Lukin |
Barbarin |
Ultzama | Ultzama | Ultzamako azpiadarra | 259.600 | | 259.600 | |
Basaburua | Basaburua | Basaburuko azpiadarra | 205.300 | | 205.300 | |
Imotz |
Leitza | Leitza | Leitzako azpiadarra | 88.000 | | 88.000 | |
Areso | Areso | Aresoko azpiadarra | 44.000 | | 44.000 | |
Lekunberri | Lekunberri | Lekunberriko adarra | 26.400 | 26.400 | | |
Elo | Elo | Eloko adarra | 30.800 | 30.800 | | |
Obanos | Obanos | Obanos-Añorbeko adarra | 272.800 | | 272.800 | |
Muruzabal |
Uterga |
Adios |
Eneritz |
Ukar |
Añorbe |
Gares |
Legarda |
Tirapu |
Urdiain | Urdiain | Urdiaingo azpiadarra | 24.500 | | | 24.500 |
Iturmendi | Iturmendi | Iturmendiko azpiadarra | 31.500 | | | 31.500 |
Bakaiku | Bakaiku | Bakaikuko azpiadarra | 21.000 | | | 21.000 |
Uharte Arakil | Uharte Arakil | Uharte Arakilgo azpiadarra | 52.500 | | | 52.500 |
Los Arcos | Armañantzas | Bargota-Los Arcos-Elizagorriko adarra | 268.400 | | | 268.400 |
El Busto |
Torres del Río |
Santsol |
Elizagorria |
Bargota |
Los Arcos | Los Arcos | Los Arcosko azpiadarra | 30.800 | | | 30.800 |
Bera | Bera | Berako adarra | 30.800 | | | 30.800 |
Otsagabia | Otsagabia | Itzaltzu-Ezkarozeko adarra | 257.400 | | | 257.400 |
Itzaltzu |
Ezkaroze |
Otsagabia | Orontze | Ezkaroze-Espartza Zaraitzuko adarra | 103.400 | | | 103.400 |
Espartza Zaraitzu |
Zarrakaztelu | Zarrakaztelu | Caparroso-Zarrakazteluko adarra | 539.000 | | | 539.000 |
Mélida |
Santakara |
Murillo el Fruto |
Arrada |
Orotz-Betelu | Orotz-Betelu | Garralda-Orotz-Beteluko adarra | 121.000 | | | 121.000 |
Jaurrieta | Jaurrieta | Aurizberri-Jaurrietako adarra | 583.000 | | | 583.000 |
Abaurregaina |
Abaurrepea |
Garaioa |
Aribe |
Garralda |
Auritz |
Aurizberri |
2. ERANSKINA Erreserban dauden inbertsioen zerrenda |
Izaba | Izaba | Erronkariko adarra | 446.600 |
Uztarroze |
Etxalar | Etxalar | Etxalarko adarra | 96.800 |
Ituren | Elgorriaga | Doneztebe-Zubietako adarra | 184.800 |
Ituren |
Zubieta |
Donamaria | Donamaria | Donamariako adarra | 88.000 |
Viana | Viana | A12-Vianako adarra | 132.000 |
Irunberri | Irunberri | A21-Irunberriko adarra | 88.000 |
Oibar | Oibar | A21-Oibar-Kasedako adarra | 374.000 |
Kaseda |
Gartziriain | Gartziriain | Zokoaundiko adarra (Markalain) | 176.000 |
Ollakarizketa |
Markalain |
Sartaguda | Sartaguda | Sartagudako adarra | 132.000 |
Cárcar | Cárcar | Carcarko adarra | 105.600 |
Calibus Zerb. Admin. Batasuna | Tulebras | Cascante-Monteagudo-Ablitasko adarra | 220.000 |
Barillas |
Ablitas |
Monteagudo |
Cortes | Cortes | Cortesko adarra | 165.000 |
Iragarkiaren kodea: F1705853