97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Itoizko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onesteko proposamena

2017ko apirilaren 4an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2017ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,3510680907 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

B. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,9480672535 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

C. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,5450664164 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

D. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,1420655793 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

E. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,7390647422 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

F. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,3360639051 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

G. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,9330630679 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

H. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,9331780624 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki aurrekoa badute, 2,9010085208 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki aurrekoa badute, 2,4804856892 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 26,0206315078 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 17,2279705746 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

M. Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 0,00 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

N. Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0104222088 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

O. Emariko erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0104222089 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

P. Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0034740696 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

Q. Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,00 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

R. Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0265179939 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

S. Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0087720140 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

T. Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Irati ibaitik hartzen dutenek 0,0026055522 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

U. Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek 0,0008747911 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

V. Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 3.133.418,08 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 17an.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.

Iragarkiaren kodea: E1705124