97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

196/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onesten dituena.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu du indarra.

Foru lege horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek; besteak beste, “Inbertsioen programak” atalekoek. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programa bat dagoela, besteak beste.

Alde batetik, arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko idatz-zatiak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.

Bestaldetik, foru lege horren 10.2 artikuluak xedatzen du ezen gero, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, onetsiko direla Toki Inbertsioen Planaren inbertsio planetan sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak, eta ebazpen horietan honakoak jasoko direla: aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda. Agindu horretan xedatutakoarekin bat, zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

Aipatutako manuan xedatutakoarekin bat, 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko apirilaren 6an emandako txostena dago eta bertan egiaztatzen da hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programari dagozkion inbertsioen titularrak diren toki entitate guztiek 18/2016 Foru Legearen 10. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatian xedatutakoa betetzen dutela.

Inbertsioen denbora plangintzari dagokionez, txosten horretan egiaztatzen den bezala, toki entitateek urtea aldatzeko proposamenak onartu dira ahal den guztietan, bateragarri egiteko exekuzioaren aurreikuspenarekin eta ekarpenen ordainketaren aldiak zehaztearekin, bai eta planeko urteetarako ezarritako aurrekontuaren mugekin ere. Alde horretatik, kontuan hartu da Iratiko Mankomunitateak egindako eskaera, hasiera batean proposatutako inbertsioa (“Urrozko zabortegia. Isuritako masa atera eta tratatzea”) bi jarduketatan zatitzeko. Lehendabiziko fase batean, 2017an gauzatu beharrekoa, helburua, funtsean, isuritako masa eta bigarren faseko proiektua prestatzeko bidea ematen duten gainerako aspektuak karakterizatzea da, 2018an fase hori gauzatzeko. Xedea da ahalik eta emaitzarik onenarekin bilatzen dena lortzea.

Egun berean Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten osagarri bat egin zuen, eta bertan erabilitako irizpideak justifikatu zituen inbertsioen gehieneko diru-ekarpenak eta dagozkien erreserbak kalkulatzeko (18/2016 Foru Legearen 4. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatuak, hurrenez hurren).

Bestaldetik, 2017ko apirilaren 27an aurreko txostenei erantsitako beste bat eman zen, hasiera batean 2017ko apirilaren 6ko txostenean sartutako inbertsioen zerrendak aldatzen dituena.

Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 3an egindako txostena dago, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena. Txosten horretan egiaztatzen da 18/2016 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela, eta inbertsioen programan sortzen diren saldo guztiak (507.628 euro) hasiera batean erreserbatzen dira. Halaber, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 5ean egindako txostena dago.

Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezko da Toki Inbertsioen Planean, “hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren eta aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 1. eranskinean jasotzen da.

2. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren “Hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen programak” izeneko atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 2. eranskinean jasotzen da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. 507.628 euro erreserbatu dira inbertsioen programan aurreikusitako kostuetan izan daitezkeen gehikuntzetarako.

5. 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

6. Halaber, ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 12an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

1. ERANSKINA

Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2017

2018

2019

Jurramendiko Mank.

Gai organikoaren konpostajea hobetzea

544.500

272.250

272.250

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Filmaren berreskurapena eta xurgatze sistema hobetzea

585.640

585.640

Sakanako Mankomunitatea

Konpostaje planta. 2. fasea

538.450

269.225

269.225

Erriberako Mankomunitatea

Errefusaren egonkortze aerobikorako planta

1.452.000

1.452.000

Bidausi Mank.

Bilketa-guneak

40.000

40.000

Mairagako M.

Bilketa-guneak

330.000

330.000

Mendialdeko Mankomunitatea

Bilketa-guneak

125.598

125.598

Sakanako Mankomunitatea

Bilketa-guneak

56.082

56.082

Izarbeibarko Mank.

Bilketa-guneak

111.071

111.071

Iratiko Mankomunitatea

Urrozko zabortegia. Isuritako masa atera eta tratatzea

1. fasea

431.147

431.147

2. fasea

2.885.371

2.885.371

Jurramendiko Mank.

Linea materialen aurretratamendua hobetzea

793.066

396.533

396.533

Hondakinen Partzuergoa

Mendealdeko konpostaje planta

145.000

145.000

Hondakinen Partzuergoa

Tafallako HT. Frakzio berrietarako prestatzea eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

90.000

90.000

Bortzirietako Mank.

Bilketa-guneak

385.000

192.500

192.500

Jurramendiko Mank.

Bilketa-guneak

245.630

245.630

Erriberako Mank.

Bilketa-guneak

470.000

470.000

Iruñerriko Mankomunitatea

2 instalazio egitea bilketa-gune finkoetarako, bilketa-gune ibiltariak eta bilketa-gune txikiak

850.000

425.000

425.000

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Bilketa-guneak

1.011.000

1.011.000

Zangozako Mankomunitatea

Bilketa-guneak

50.000

50.000

Erreserban dauden inbertsioen zerrenda

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

Hondakinen Partzuergoa

Doneztebeko HT. Frakzio berrietarako prestatzea, gai organikoaren konpostajea, berrerabiltzea eta birziklatzea prestatzeko sistemak paratzea, eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

620.170

Ezka-Zaraitzuko Mank.

Bilketa-guneak

50.000

Iratiko Mankomunitatea

Bilketa-guneak

165.000

Malerrekako Mank.

Bilketa-guneak

385.000

Hondakinen Partzuergoa

Zangozako HT. Frakzio berrietarako prestatzea, gai organikoaren konpostajea, berrerabiltzea eta birziklatzea prestatzeko sistemak paratzea, eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

630.830

Jurramendiko Mank.

1. isurketa eremua ixtea

650.000

Iragarkiaren kodea: F1705852