2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
5. eta 6. aldaketak 2017ko ekitaldiko aurrekontuan (2016tik luzatutakoa). Behin betiko onespena
Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, 4. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean (2016tik luzatutakoa). Onetsitako aldaketa 2017ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean. Jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betiko onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa beterik, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
5. ALDAKETA
Kreditu berezia, Kultur Etxea berritzeko
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 169.222,48 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 169.222,48 euro.
Aldaketa, guztira: Zenbatekoa: 169.222,48 euro.
6. ALDAKETA
Kreditu berezia, Sartagudako Memorian barnako ibilbidea egiteko
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: Zenbatekoa: 18.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–Landa Garapeneko Programarako diru-laguntza (2014-2020): 10.000 euro.
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.000 euro.
Aldaketa, guztira: Zenbatekoa: 18.000 euro.
Sartagudan, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.
Iragarkiaren kodea: L1705591