97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herri lurzati baten desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2017ko apirilaren 26n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo 3. poligonoko 696. lurzatian 50 m²-ko herri-lurra desafektatzeko espedientea, On Tower Telecom Infraestructuras SAk okupa dezan, irrati-difusioko eta telekomunikazioko zerbitzuak ematea helburu duen telekomunikazioetako azpiegitura multioperadorea paratzeko eta ustiatzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1705253