1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
195/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onesten dituena.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu du indarra.
Foru lege horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek; besteak beste, “Inbertsioen programak” atalekoek. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan Uraren goi hornidurako inbertsioen programa dagoela, besteak beste.
Alde batetik, arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko atalak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.
Bestaldetik, foru lege horren 10.2 artikuluak xedatzen du ezen gero, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, onetsiko direla Toki Inbertsioen Planaren inbertsio planetan sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak, eta ebazpen horietan honakoak jasoko direla: aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda. Agindu horretan xedatutakoarekin bat, zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.
Aipatutako manuan xedatutakoarekin bat, 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.
Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko apirilaren 6an emandako txosten bat dago, eta bertan egiaztatzen da Uraren goi hornidurako inbertsioen programako inbertsioen titularrak diren toki entitate guztiek 18/2016 Foru Legearen 10. artikuluko lehen idatz-zatian xedatutakoa betetzen dutela, Baztango Udala izan ezik. Hain zuzen ere, udal horrek berariaz uko egin dio “Iruritako konponbidea (3. fasea). Ziga eta Zigako Zuraurre hornitzea” izeneko inbertsioari. Uko horren ondorioz, ezin da inbertsio hori onartu, foru legean ezarritako baldintza betetzen ez dituelako.
Txostenean proposatzen da “Mendinuetako konponbidea” izeneko inbertsioaren titularra aldatzea, uraren goi hornidura zerbitzua egiten duen toki entitatea ager dadin, hori guztia 18/2016 Foru Legearen 18.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Azkenik, inbertsioen denbora plangintzari dagokionez, toki entitateek urtea aldatzeko proposamenak onartu dira ahal den guztietan, bateragarri egiteko exekuzioaren aurreikuspenarekin eta ekarpenen ordainketaren aldiak zehaztearekin, bai eta planeko urteetarako ezarritako aurrekontuaren mugekin ere. Alde horretatik, kontuan hartu da Jurramendiko Mankomunitateak egindako eskaera, hasiera batean proposatutako inbertsioa (“Vianako eta Erriberako goi hornidura. 4. fasea: hodi nagusiak”) bi jarduketatan zatitzeko: “4. fasea, 1: Lodosa-Cárcar tartea” eta “4. fasea, 2: Sorlada-Mues tartea”.
Bestaldetik, egun berean Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten osagarri bat egin zuen, eta bertan erabilitako irizpideak justifikatu zituen inbertsioen gehieneko diru-ekarpenak eta dagozkien erreserbak kalkulatzeko (18/2016 Foru Legearen 4. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatuak, hurrenez hurren). Bestetik, 2017ko apirilaren 27an beste txosten bat erantsi zien aurrekoei.
Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 3an egindako txostena dago, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena. Txosten horretan egiaztatzen da 18/2016 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela, eta inbertsioen programan sortzen diren saldo guztiak (507.628 euro) hasiera batean erreserbatzen dira. Halaber, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 5ean egindako txostena dago.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezko da Toki Inbertsioen Planean, “inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren eta aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 1. eranskinean jasotzen da.
2. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 2. eranskinean jasotzen da.
3. Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda onestea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. 3. eranskinean jasotzen da.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. 507.628 euro erreserbatu dira inbertsioen programan aurreikusitako kostuetan izan daitezkeen gehikuntzetarako.
6. 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazioa 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.
7. Ebazpen honen kontra, interesa duten toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 12an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
1. ERANSKINA Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda |
TOKI ENTITATEA | OBRA | INBERTSIOA | 2017 | 2018 | 2019 |
Erromantzatua | Biltegi orokorra | 250.000 | 250.000 | | |
Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea | Nafarroako Ubidetik ura hartzeko jarduketa osagarriak | 96.000 | 96.000 | | |
Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea | Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (1. fasea) | 3.500.000 | 1.750.000 | 1.750.000 | |
Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea | Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik 2. fasea) | 2.500.000 | 1.250.000 | 1.250.000 | |
Sakanako Mankomunitatea | Iribasko iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusiaren tarte batzuk berritzea | 488.000 | 244.000 | 244.000 | |
Ultzanuetako Mankomunitatea | Baterako konponbidea (4. fasea). Burutain-Ostitz eta Ziaurritz lotunea | 390.000 | | 390.000 | |
Ultzanuetako Mankomunitatea | Baterako konponbidea (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea | 200.000 | | 200.000 | |
Ezkabarte | Eusa hornitzea | 410.000 | 205.000 | 205.000 | |
Iruñerriko Mankomunitatea | Eusako biltegia eta hodiak | 720.000 | 360.000 | 360.000 | |
Iruñerriko Mankomunitatea | Arreko biltegia | 2.060.000 | 2.060.000 | | |
Cortes | Idoia irazgaiztea eta Ubideko hargunea-idoia arteko hodia berritzea | 490.000 | | 490.000 | |
Cadreita | Uraren goi hornidurako hodi berria Moranteko urtegitik | 504.000 | | 504.000 | |
Jurramendiko Mank. | Vianako eta Erriberako goi hornidura. 3. fasea: Mendazako putzuak | 290.000 | | | 290.000 |
Jurramendiko Mank. | Vianako eta Erriberako goi hornidura. 4. fasea: Hodi nagusiak |
Lehen tartea: Lodosa-Cárcar | 1.500.000 | 750.000 | 750.000 | |
2. tartea: Sorlada-Mues | 1.000.000 | | 1.000.000 | |
Jurramendiko Mank. | Aras. Uraren goi hornidura Jurramendiko Mankomunitatetik | 580.000 | | 580.000 | |
Izarbeibarko Mank. | Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa) | 758.000 | | 758.000 | |
Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Teleagintea eta telekontrola | 90.000 | | | 90.000 |
Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Gabarderalgo biltegia | 135.000 | | | 135.000 |
Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Edateko uren araztegian, lohietarako zentrifugagailua + jarduketa osagarriak | 200.000 | | 200.000 | |
Moncayoko Ur Mankomunitatea | Corellako hodi nagusiaren berritze partziala | 680.000 | | 680.000 | |
Ertzilako Uren Partzuergoa | Ertzilako iturburua-edateko uren araztegia bitarteko hodiaren berritze partziala (1.650 metro) | 130.000 | | | 130.000 |
Urdazubi | Urdazubi eta auzoak batera hornitzea | 330.000 | 165.000 | 165.000 | |
Basaburua | Erregulazio biltegia Ihabenen (goi hornidura Arrietako Iturritik) | 180.000 | | | 180.000 |
Valtierra | Erregulazio biltegi berria | 430.000 | | | 430.000 |
Galbarra | Uraren goi hornidurako hargunea eta hodia berritzea | 100.000 | | 100.000 | |
Baztan | Iruritako konponbidea (4. fasea). Hodi nagusiko erdiko tartea berritzea | 150.000 | | 150.000 | |
Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Mankomunitatea | Jarduketak erregulazio biltegietan | 129.000 | | 129.000 | |
Tutera (Tuterako Ur Batzordea) | Santa Quiteriako biltegiaren egiturazko sendotzea | 115.000 | 57.500 | 57.500 | |
Tutera (Tuterako Ur Batzordea) | Montes del Cierzoko biltegia eta ponpaketa handitzea (Castejon hornitzea) | 450.000 | | | 450.000 |
Izagako Zerb. Adm. Mank. | Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak | 450.000 | | 450.000 | |
Beruete | Beruete hornitzea (Amabi eta Egozkue auzoak) | 100.000 | 100.000 | | |
Erroibar | Lasturko eta Loizuko harguneak egokitzea | 60.000 | | 60.000 | |
Luzaide | Harguneak egokitzea | 70.000 | | 70.000 | |
Iruñerriko Mankomunitatea | Ziritzako biltegia | 385.000 | 385.000 | | |
Ultzanuetako Mankomunitatea | Latasako biltegia | 160.000 | | | 160.000 |
Bera | Ibardin hornitzea (Eltzaurdiko biltegia eta lotuneak) | 250.000 | | 250.000 | |
Malerrekako Mank. | Doneztebeko biltegia | 300.000 | | | 300.000 |
Baztan | Txiskeñako iturriko hodia | 138.000 | 138.000 | | |
Sakanako Mankomunitatea | Ihabar-Irurtzun hodi nagusia (partziala) | 400.000 | | | 400.000 |
Irañeta | Erregulazio biltegia | 180.000 | | | 180.000 |
Izarbeibarko Mank. | Hobekuntzak Arguiñanoko hargunean eta biltegian | 124.000 | | | 124.000 |
Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea | Azkoiengo adarra | 2.700.000 | 1.350.000 | 1.350.000 | |
Iruñerriko Mankomunitatea | Zuluetako ponpaketa eta bulkada | 600.000 | | 300.000 | 300.000 |
Cortes | Edateko uren araztegiko jarduketa osagarriak | 52.000 | | | 52.000 |
Atetz | Ziganda-Egillorko biltegia | 180.000 | | | 180.000 |
Zugarramurdi | Hargune eta hodi berriak | 62.000 | | | 62.000 |
Izarbeibarko Mank. | Mañeruko erregulazio biltegia irazgaiztea | 100.000 | | | 100.000 |
2. ERANSKINA Erreserban dauden inbertsioen zerrenda |
TOKI ENTITATEA | OBRA | INBERTSIOA |
Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Xabierko biltegia | 200.000 |
Ultzanuetako Mankomunitatea | Urritzola Galaingo hodia + ponpaketa | 250.000 |
Jurramendiko Mank. | Vianako eta Erriberako goi hornidura 5. fasea: Hodi nagusiak | 1.200.000 |
Goñi | Goñi hornitzea Iruñerriko Mankomunitatetik | 700.000 |
Aguilar Kodes | Goi hornidurako hodia berritzea | 148.000 |
Izagako Zerb. Adm. Mank. | Iruritako konponbidea. 7. fasea. Teleagintea eta telekontrola | 200.000 |
Izarbeibarko Mank. | Gares-Obanos hodia (Kanpotxetasko tartea) | 132.000 |
Malerrekako Mank. | Aurtizko errekako hargunea hobetzea | 200.000 |
Cabredo | Goi hornidurako hodia berritzea | 400.000 |
Galbarra | 100m³-ko biltegia | 120.000 |
3. ERANSKINA Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, Toki Azpiegituren Planaren foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik |
TOKI ENTITATEA | OBRA | INBERTSIOA | OHARRAK |
Baztan | Iruritako konponbidea (3. fasea). Ziga eta Zigako Zuraurre hornitzea | 378.000 | Toki entitatearen ukoa |
Iragarkiaren kodea: F1705851