97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Orbaizetako Udalak, 2017ko apirilaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen tokiko ehiza barrutia eratzeko tramiteak egitea.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Orbaizetako Udalaren bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Aribeko, Ariako, Orbarako eta Orbaizetako udal mugarteak.

Orbaizetan, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1705265