97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzako aldaketa (2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 20an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

ALDAKETA, EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN UDAL ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

3. artikulua (idazketa berria). Elkartzea egonkortzat joko da bikoteko kideek adierazten dutenean dokumentu publiko baten bidez bikote egonkorra eratzeko nahia.

4. artikulua (idazketa berria). Bikote egonkorrek, sexua kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eska dezakete, baldin eta, adostasun libre eta osoarekin, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartze bat osatu badute.

Gutxienez, elkarturiko kide batek auzotasun zibil nafarraren jabe izan beharko du.

Gutxienez, elkarturiko kide batek Oltza Zendeako Udalean erroldaturik beharko du egon, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, horren bidez adierazteko ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikoteen beste erregistro batean.

8. artikulua (idazketa berria). Bikote egonkorra desegintzat hartuko da kasu hauetan:

–Bikotekide baten heriotzagatik edo heriotzaren deklarazioagatik.

–Kideetako bat ezkontzen denean.

–Bien artean hala erabaki delako.

–Bikoteko kide batek hori nahi duelako, beste kideari modu frogagarrian jakinarazita.

–Urtebetetik gora elkarrekin bizitzetik geldituz gero.

–Kideek eskritura publikoan adostutako kasuetan.

Aipatutako kasu guztietan, bi kideak daude behartuak bikote egonkorren udal erregistroaren arduradunari jakinarazi eta elkartzea desegiteko eskatzera. Alabaina, kide bakar batek eskatzen ahalko du elkartzea bukatu edo iraungitzeko idazpena.

1. ERANSKINA

(Idazketa berria)

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704346