97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, 2017/2018 ikasturtean Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxeetan jateko diru-laguntzen deialdiarena, Berriozarko Udalak emana

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): Kodea: 346163.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Kaleberri, 12, Berriozar). Eskabidea ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 15etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, horretarako ezarriko den ordutegian.

–Betebeharrekoak:

Udal laguntza hauek eskatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unean.

b) Adingabeak derrigorrezko irakaskuntza mailetan dagokien ikastetxe publikoan eskolatuta egotea, edo hezkuntza administrazioak bideratutako beste ikastetxe publiko batean, herrian aukeratu duten hizkuntza eredua ez egoteagatik.

c) Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izana.

d) Diru-laguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak eguneratuak izatea, horiek edozein motatakoak direla ere.

e) Familia unitatearen urteko etekinak deialdian ezarritakoak baino txikiagoak izatea.

–Aurkeztu beharreko agiriak:

Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat sartu beharko da.

b) Aurreko urteko (2016) errenta aitorpenaren kopia.

c) Desgaitasunaren ziurtagiria, familia unitatean %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duen kiderik bada.

Berriozarren, 2017ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1705778