2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa Udal Planeko UE-10 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuetan. Onespena
Aiegiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Aldaketa onestea 1. eranskinean (exekuzio unitatearen jabeen eta azaleren zerrenda) Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. eta 76. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Aipatu aldaketa jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuari jarraikiz. Horretarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie UE10 exekuzio unitatearen esparruko erregistroko jabeei, jarduketa sistemak ukitzen dituen guztiei.
Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.
3.–Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 unitateko konpentsazio batzordeak berriz kalkulatu beharko ditu jabe bakoitzaren lurzoru ekarpenaren portzentajeak, ondoren aldaketak jendaurrean jartzeko, beharrezkoa bada.
Aiegin, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1705244