95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 191/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onestsi dira toki entitateek landazainak eta ehiztarien toki elkarteek ehizazainak kontrata ditzaten, eta ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteek (Nafarroako ehiztarien toki elkarteek barne) ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebeni ditzaten eta espezie horien habitatak hobe ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 345487.

Lehena.–Onuradunak:

1.–Toki entitateek, A1 modalitateko laguntzen onuradun izateko, baldintza hauek betetzen dituen ehizazaina izan behar dute: Nafarroako ehizazain titulua izatea, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, edo titulu hori eskuratzeko prozesuan egotea; eta desgaiturik ez egotea ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

2.–A1 modalitatearen toki entitate onuraduneko landazainak zaintza lana edo natur baliabideen kudeaketa lana egin dezake udal mugartean (edo mugarteetan).

3.–Ehiza barrutia kudeatzeko ardura duten ehiztarien toki sozietateek, A2 modalitateko laguntzen onuradun izateko, baldintza hauek betetzen dituen ehizazaina izan behar dute: Nafarroako ehizazain titulua izatea, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, eta desgaiturik ez egotea ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

Bigarrena.–Xedea.

1.–A1 modalitatea: toki entitateentzako laguntzak, landazainak 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte kontratatzeagatik dituzten gastuak partez finantzatzeko. Ehiza barrutia kudeatzeko ardura duten toki entitateen kasuan, laguntza ehizazainak aipatu epean kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

2.–A2 modalitatea: ehiztarien toki elkarteentzako laguntzak, ehizazainak 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte kontratatzeagatik dituzten gastuak partez finantzatzeko.

3.–Ehiztarien toki elkarteek ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko dituzten gastuen zati bat ordaintzeko laguntzak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 191/2017 Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan daude eskuragarri.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

1.–A1 modalitateko laguntzen kasuan, gehienez honako diru-laguntza hau emanen da zaintzaile bakoitzeko:

1.1. Aipatu eperako soldata gordinaren %60.

1.2. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lanorduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %60 (BEZa kanpo).

2.–A2 modalitateko laguntzen kasuan, gehienez honako diru-laguntza hau emanen da zaintzaile bakoitzeko:

2.1. Aipatu eperako soldata gordinaren %60.

2.2. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lanorduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %40 (BEZa kanpo).

3.–Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1705833