95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 26an emandako 18E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez Generazinema Ex-porta izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi da, hots, zinema enpresa eta profesionalentzako laguntzen deialdia 2017. urtean Nafarroan egiten diren jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko eta azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 332642.

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Profesionala izatea, merkataritza sozietatea edo sozietate zibila.

b) Sozietate bat bada, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen eratua izatea.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako egoeraren baten dauden entitateei.

Berariaz uzten dira deialdi honetatik kanpo toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, baita nagusiki haien partaidetza duten enpresa arloko entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroan 2017. urtean egiten diren zinema jaialdi eta lehiaketak antolatzeko eta zinema enpresa eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatzen dira:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6910/Ayudas-a-empresas-y-profesionales-de-cinematografia-2017-Generazinema-Exporta

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen zuzkidura, guztira, 30.000 eurokoa izanen da, 2017rako onartutako aurrekontuko “Arte eszenikoen, musikaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak enpresa eta profesionalentzat” izeneko A20002 A2530 4709 334103 partidaren kargura, honela banatua:

–A modalitatea: 20.000 euro.

–B modalitatea: 10.000 euro.

Iruñean, 2017ko otsailaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1705339