95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Kudeaketaren esleipena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko apirilaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuela:

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen batzorde betearazleak, 2011ko urriaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen beregain hartzea euskara familia arloan sustatzeko planaren kudeaketa. Halaber, erabaki zen proiektuan parte hartu nahi duten toki entitate guztiei kudeaketaren esleipena hari emateko eskatzea.

1.–Izarbeibarko Mankomunitateak hartuko du parte euskara familia arloan sustatzeko planaren antolatzean eta horren kudeaketa Bortzirietako Euskara Mankomunitateari esleituko dio.

2.–Kreditu nahikoa erreserbatzea urtero, planaren gastuari aurre egiteko.

3.–Lankidetza hitzarmena sinatzea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin, aipatu planaren kudeaketa arautzeko.

4.–Erabaki hau Bortzirietako Euskara Mankomunitateari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitako ondorioak izan ditzan.

Halaber, aditzera ematen da esleipen hori onartu zela 2017ko apirilaren 11ko hitzarmena sinatzearen bidez.

Garesen, 2017ko apirilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1705121