95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia.
Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000205/2017). Sustatzailea: Precocinados Fridela SL. Jarduera: izoztutako jaki prestatuak egitea (handitzea). Tokia: Udalaren industrialdea. 1. zeharkalea, 1 (6/93/118/119).

Tuteran, 2017ko apirilaren 26an.–Zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1705094