95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETA

2017ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2017ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 27an, 2017ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.426,46 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 45,00 euro.

Gastuak, guztira: 4.471,46 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 242,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 4.602,29 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.844,29 euro.

Sagasetan, 2017ko apirilaren 26an.–Kontzejuko burua, Alberto Irisarri Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1705033