95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

191/2017 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira toki entitateek landazainak eta ehiztarien toki elkarteek ehizazainak kontrata ditzaten, eta ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteek (Nafarroako ehiztarien toki elkarteek barne) ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebeni ditzaten eta espezie horien habitatak hobe ditzaten.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ezartzen du zer jarduketatarako eman behar dioten barrutia kudeatzeko arduradunek ehizazaintza sistema bat barrutiari. Era berean, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 52. artikuluak (ehiza sustatzeko neurriak) ezartzen du Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Ehiza jarduera iraunkorra izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza jarduera basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.

Orobat, landazaina funtsezko elementutzat hartzen da toki entitateek landa esparruan egiten duten kudeaketa hobezina izan dadin. Helburua da landazainak, ehiza kudeatzeaz gain, beste eginkizun batzuk egin ditzala, hala nola beste natur baliabide batzuk kudeatzea edo toki entitateei ingurumen arloan laguntza ematea.

Bestetik, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 52. artikuluan (“Ehiza sustatzeko neurriak”), beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko. Gainera, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, bere 2. eta 4. artikuluetan, gaitasuna ematen dio administrazioari neurriak gauzatzeko basa fauna kontserbatzeko.

Nekazaritzako habitatek sinplifikazio handia izan dute azken hamarkada hauetan Europa osoan. Nafarroa ez da salbuespena izan, eta 50eko hamarkadatik 90ekora bitarte lur landugabe andana galdu du, bai eta mugalde ugari ere 90eko hamarkadatik gaur egun arte. Nekazaritzako lurzatiak banantzeko elementu txiki horiek egundoko garrantzia daukate nekazaritzako sistemei lotutako espezieentzat, elikadura, babestokia eta habia egiteko lekua ematen baitizkie.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jo da laguntza lerro bat ezartzea toki entitateek eta ehiza aprobetxamenduaren titularrek ehizazainak kontratatzeagatik dituzten gastuak partez finantzatzeko. Ehizazainek 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte egiten dituzten zerbitzu profesionalengatik emanen da laguntza. Horrez gain, beste lerro bat ezartzen da ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 3ko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2017ko laguntzen oinarri arautzaileak onestea toki entitateek landazainak eta ehiztarien toki elkarteek ehizazainak kontrata ditzaten 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte, eta Nafarroako ehiztarien toki elkarteek ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebeni ditzaten eta espezie horien habitatak hobe ditzaten. I. eta II. eranskinetan ageri dira oinarriak.

2. Laguntzen 2017ko deialdia onestea toki entitateek landazainak eta ehiztarien toki elkarteek ehizazainak kontrata ditzaten 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte, eta Nafarroako ehiztarien toki elkarteek ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebeni ditzaten eta espezie horien habitatak hobe ditzaten.

3. Gastu hauek baimentzea:

–110.000 eurokoa, 2017ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako laguntzak natur baliabideen kudeaketarako” izeneko 740002 74200 4609 456307 partidaren kargura, “Toki entitateek landazainak kontratatzea” izeneko A1 modalitatearen gastuetarako.

–103.000 eurokoa, 2017ko gastuen aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Ingurumen Programa” izeneko 740002 74200 4809 456300 partidaren kargura, “Ehiztarien toki elkarteek ehizazainak kontratatzea” izeneko A2 modalitatearen gastu konpromisoetarako.

–90.000 eurokoa, 2017ko gastuen aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Elkarteentzako laguntzak ingurune naturalaren biodibertsitaterako eta kalitaterako” izeneko 740002 74200 7800 456300 partidaren kargura, ehiztarien toki elkarteek ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko gauzatzen dituzten jardueren ondoriozko gastu konpromisoetarako.

4. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. I. eranskineko A2 modalitaterako partidan edo II. eranskinerako partidan soberazko aurrekontua bada, soberakina aipatutako beste partidan erabiliko da, betiere azken honetan kreditu aski ez bada.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean (BNDSan) erregistratzea.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Toki entitateek landazainak eta ehiztarien toki elkarteek
ehizazainak kontratatzeko laguntzen oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea laguntza modalitate hauek arautzea da:

1.1. A1 modalitatea: toki entitateentzako laguntzak, landazainak 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte kontratatzeagatik dituzten gastuak partez finantzatzeko. Ehiza barrutia kudeatzeko ardura duten toki entitateen kasuan, laguntza ehizazainak aipatu epean kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

1.2. A2 modalitatea: ehiztarien toki elkarteentzako laguntzak, ehizazainak 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte kontratatzeagatik dituzten gastuak partez finantzatzeko.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Landazainak eta ehizazainak kontratatzeko laguntzek (A1 eta A2 modalitateetakoek) udal mugarteetan edo ehiza barrutietan ehizazainak etengabe izatea dute helburu, alde batetik hango natur baliabideak behar bezala kontserbatzeko beharrezko zaintza izan dezaten eta, bestaldetik, ehiza espezie eta barrutien kudeaketa izan dadin; orobat, zaintzaileek Administrazioaren, ehiztarien, nekazarien eta beste sektore batzuen arteko lotura lana eginen dute, eta kontrol eta koordinazio lana espeziek nekazaritzan sortzen dituzten kalteak prebenitzeko neurrietan. Horrez gain, ehiza espezieen kontrol eta jarraipen lana eginen dute, kudeaketa iraunkorreko irizpideen arabera.

3. oinarria.–Onuradunak.

3.1. Toki entitateek, A1 modalitateko laguntzen onuradun izateko, baldintza hauek betetzen dituen ehizazaina izan behar dute: Nafarroako ehizazain titulua izatea, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, edo titulu hori eskuratzeko prozesuan egotea; eta desgaiturik ez egotea ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

3.2. A1 modalitatearen toki entitate onuraduneko landazainak zaintza lana edo natur baliabideen kudeaketa lana egin dezake udal mugartean (edo mugarteetan).

3.3. Ehiza barrutia kudeatzeko ardura duten ehiztarien toki sozietateek, A2 modalitateko laguntzen onuradun izateko, baldintza hauek betetzen dituen ehizazaina izan behar dute: Nafarroako ehizazain titulua izatea, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, eta desgaiturik ez egotea ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

3.4. A2 modalitatearen ehiztarien sozietate onuradunen kasuan, kontratuak gutxienez urtebeteko iraupena izanen du. Zerbitzuak emateko kontratu bat aurkezten bada, kontratuak datu hauek jaso beharko ditu: iraunaldia, urtean kontratatutako ordu kopurua eta kontratazioaren zenbatekoa (BEZik gabe).

3.5. A2 modalitatearen ehiztarien sozietate onuradunen kasuan, ehizazaintza zerbitzua barruti baterako edo barruti batzuetarako (konpartitua) izan daiteke. Nolanahi ere, barrutiek eskaera bana aurkeztu beharko dute. Barruti bakoitzean gutxienez zaintza hau izanen da:

3.5.1. Hegoaldeko ehiza eremuan diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 15.000 hektareako. Ehizazainaren urteko lanorduetan neurtuta, eremuaren azalera (hektareatan) bider 0,12 (urtean 120 ordu 1.000 hektareako).

3.5.2. Iparraldeko ehiza eremuan diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 25.000 hektareako. Ehizazainaren urteko lanorduetan neurtuta, eremuaren azalera (hektareatan) bider 0,07 (urtean 70 ordu 1.000 hektareako).

4. Oinarria.–Eskaerak onartuak izateko irizpideak.

Eskaerak tramitera onartuak izateko, onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.2. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, interesdunari jakinarazten zaio ezen eskaeran baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

4.3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekiko zorrik ez izatea.

4.4. Ehizan aritzeko zehapenik ez izatea eskabidea aurkeztean.

5. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntza jaso dezakete landazainak eta ehizazainak 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarte kontratatzeagatik sortzen diren gastuek.

6. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

6.1. A1 modalitateko laguntzen kasuan, gehienez honako diru-laguntza hau emanen da zaintzaile bakoitzeko:

6.1.1. Aipatu eperako soldata gordinaren %60.

6.1.2. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lanorduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %60 (BEZa kanpo).

6.2. A2 modalitateko laguntzen kasuan, gehienez honako diru-laguntza hau emanen da zaintzaile bakoitzeko:

6.2.1. Aipatu eperako soldata gordinaren %40.

6.2.2. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lanorduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %40 (BEZa kanpo).

6.3. Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkeztea.

7.1.1. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzura zuzenduko dira, eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, departamentu horretako erregistroan (González Tablas kalea, 9, Iruña). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan aurkez daitezke.

7.1.2. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) agerrarazteko; datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

7.1.3. Eskaera harturik, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. Landazainak eta ehizazainak kontratatzeko laguntzaren eskabidea - 2016-2017ko kanpaina (III. eranskina).

7.2.2. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (III. eranskina).

7.2.3. A1 modalitateko eskatzaileen kasuan, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, animalien populazio edo habitatak hobetzeko, kalteak prebenitzeko edo barrutiaren zaintza kontratatzeko inbertsioa ehiza barrutiaren aprobetxamendutik ateratako diru-sarreren %25etik gorakoa dela frogatzen duena. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen A1 modalitateko lehentasun irizpideen 2. atalean.

7.2.4. A1 modalitateko eskatzaileen kasuan, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, herri-lurrak ehiza habitata hobetzeko asmoz (hau da, II. eranskineko jarduketak gauzatzeko) laga direla frogatzen duena. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen A1 modalitateko lehentasun irizpideen 3. atalean.

7.2.5. A2 modalitateko eskatzaileen kasuan, zerbitzuak emateko kontratu bat aurkezten bada, kontratuak datu hauek jaso beharko ditu: iraunaldia eta urtean kontratatutako ordu kopurua. Kontratuan zehaztuko dira, kontratatutako langileen eginkizunen artean, alderdi hauei lotutakoak:

–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.

–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko harremana bideratzea.

–Kalteak kudeatzea (kontrolatu eta aurrea hartzea).

–Ehiza espezieetako populazioen kontrola eta segimendua egitea.

–Harrapariak kontrolatzea.

–Habitatak kudeatzea.

–Usategien mantentze-lanak egitea hainbat arlotan (garbiketa, kokalekuaren kontrola, egoera...).

–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak ehiza espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara joatea.

Ehiza barruti batzuk elkartzen badira ehizazain bat kontratatzeko, elkarte guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.

7.2.6. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala bete eta sinatua.

8. oinarria.–Diru-laguntzak emateko lehentasun irizpideak.

8.1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. A1 modalitatean ez bezala, A2 modalitateko eskatzaile guztiek zaintzarako betebehar bera dute, 17/2005 Foru Legearen 51. artikuluaren arabera kudeaketaren arduradunak baitira. Horregatik, bereizkeriarik ez egiteko, eskaerak aurrekontuko eskaintza gainditzen badu, diru-laguntza hainbanatuko da baldintza betetzen dituzten eskatzaile guztien artean.

8.2. Lehentasun irizpideak A1 modalitatean:

8.2.1. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza barrutia kudeatzeko ardura duten toki entitateak

60

2

Azken 5 urteetan inbertsioa ehizaren ondoriozko diru-sarreren %25etik gorakoa dela frogatzen duten toki entitateak (inbertsioa konputagarria izan behar da, Ehizaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 8.d) artikuluari jarraikiz)

40

3

Herri-lurrak ehiza habitata hobetzeko asmoz (hau da, II. eranskineko jarduketak gauzatzeko) laga direla frogatzen duten toki entitateak

40

4

Ehiza espezieek (bereziki untxiek eta/edo basurdeek) sortzen dituzten kalteei dagokienez bereziki kalteberak diren toki entitateak (IV. eranskinean agertzen direnak)

30

5

Laguntzen deialdi honen aurretik natur baliabideak kudeatzen dituen landazain edo ehizazaina duten toki entitateak

30

6

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan ezarritako zonifikazioaren arabera hegoaldean dauden ehiza barrutien toki entitateak

10

8.2.2. Puntuazio bera lortzen duten eskaeren kasuan, toki entitatearen azaleraren irizpidea aplikatuko da (azalera txikiena duenak lehentasuna izanen du).

8.2.3. Diru-laguntza hartu ahal izateko gutxienez ere 10 puntu lortu beharko dira.

8.2.4. Lehentasun ordenaren arabera esleituko da aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.

8.3. Lehentasun irizpideak A2 modalitatean.

Baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek zaintzarako betebehar bera dutenez, onartutako eskaerek aurrekontuko muga gainditzen badute, diru-laguntza jaso dezaketen eskaera guztien artean banatuko da aurrekontua. Laguntza portzentajea proportzioan murriztuko da deialdi honetan hasieran ezarritako portzentajeetatik, aurrekontuko partida agortu arte.

9. oinarria–Ebaluazio organoa.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari dagokio neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa.

10. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

10.1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari igorriko.

10.2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

10.3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

10.4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

10.5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

11. oinarria.–Ebazpena.

11.1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

11.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

11.3. Diru-laguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

11.4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

11.5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

12. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Ez da aldaketarik onartuko eskatutako eskaeretan.

13. oinarria.–Ordainketa-eskaera: egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Onuradunek, 2017ko azaroaren 9a baino lehen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak; bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuko Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari zuzenduta. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Ehizazaina lan kontratu bidez kontratatu bada, 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarteko nomina guztien edo soldata gordinaren zenbatekoa adierazten duten beste agiri ofizial batzuen fotokopiaren bidez.

–Ehizazaina zerbitzuak emateko kontratu bidez kontratatu bada, 2016ko azaroaren 1etik 2017ko urriaren 31ra bitarteko faktura jatorrizkoen edo horien fotokopien bidez. Egindako gastua ordaindu dela frogatzearren, bankuetako frogagiriak erantsi beharko zaizkie ordainagiriei.

14. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak betetzen dituztela frogatzen duen memoria aurkeztuko da.

Ordainketa bakarrean pagatuko da.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

15.1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

15.2. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

15.3. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

15.4. Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

16. oinarria.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Deialdi honen diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

17. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

Diru-laguntzei buruzko 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute diru-laguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. ERANSKINA

Ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteek
(ehiztarien toki elkarteek barne) ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko
2017ko laguntzen oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da ehiztarien toki elkarteek ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko dituzten gastuen zati bat ordaintzeko diru-laguntzak arautzea.

2. oinarria.–Ehizarekin lotutako laguntzen helburua.

Laguntza hauen xedea neurriak hartzeko laguntza ematea da ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko, kalte handiak dituzten eremuetan prebentzio neurriak lehenesteko lana aktiboki egin dadin. Orobat, ehiza espezien balioko habitatak hobetu nahi dira, eta dibertsitate handiagoa sartu gizakien ekintzaren ondorioz degradatu edo sinplifikatu diren ekosistemetan, modu horretan espezien jarraitutasuna bermatzeko.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, ehiztarien toki elkarteak barne, betiere halako ekintzak sustatzen badituzte eta Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legearen 13. artikulua betetzen badute.

4. Oinarria.–Eskaerak onartuak izateko irizpideak.

Eskaerak tramitera onartuak izateko, onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.2. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, interesdunari jakinarazten zaio ezen eskaeran baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

4.3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekiko zorrik ez izatea.

4.4. Ehiztarien elkarteen kasuan, ehizan aritzeko zehapenik ez izatea eskabidea aurkeztean. Orobat, deialdi honetatik kanpo daude zehapen espediente bati lotutako ordezko ingurumen prestazio baten ondoriozko hobekuntzak edo jarduketak.

4.5. Ez dira diruz lagunduko eskaera aurkeztu aurretik egindako ekintzak, nagusiki obrak. Atal honetatik kanpo daude, beren izaeragatik eta beren helburua lortzeko, deialdiaren aurreko lanak behar dituzten ekintzak. Ingurumen Naturalaren Zerbitzuko teknikariek lan horiek egiaztatzeko aukera izan beharko dute laguntza ematen den bitartean.

4.6. Ekintzak kokatzen diren lurren jabearen baimena behar da.

5. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Honako ekintza eta baldintza tekniko hauen ondoriozko gastuek (BEZik gabe) jaso dezakete diru-laguntza.

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak.

A.1. Laboreak babesteko sareen kostu materiala, haiek ongi funtzionatzeko behar diren osagai guztiak barne. Metro bat altu izanen dira, gutxienez, eta sarearen 20 zentimetro lurrean sartuko dira. Sareak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola, mahastietan, olibadietan edo beste frutarbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan, etab.

A.2. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, haiek ongi funtzionatzeko behar diren osagai guztiak barne. Egoera bakoitzari eta babestu beharreko espezieari egokitutako ezaugarriak eta altuera izan beharko dituzte, eraginkorrak direla bermatzeko.

A.3. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala. Holakotzat hartuko dira haiek ongi funtzionatzeko behar diren osagai guztiak. Elikatze unitateak eta gainerako osagaiek beharrezko ezaugarriak izan beharko dituzte, eraginkorrak izateko laboreak haien xedeko ehiza espezieetatik babesteko. Hari kopuruak eta haien arteko tarteak kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izan dadin.

A.4. Kalteak prebenitzeko beste modalitate batzuk, esperimentaziokoak, neurri txikikoak, behar bezala justifikatuak eta oinarri zientifikoa dutenak. Proposamenaren oinarri edo argudioen iturri diren aurreko azterlan teknikoak aipatu beharko dira.

Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko. Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko bizitza baliagarria izan beharko du. Horregatik, lurzati eta nekazari jakin baterako materialaren eskaera ezin da berriz egin hurrengo bosturtekoan.

B.–Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Izan daitezke:

B.1. Uztatu gabeko zereal zerrendak lurzatien ertzean. Gutxienez 2 metroko zabalera duten zerrenda guztiak, diru-laguntza ematen den egunean, eta gutxienez abuztuaren 15era bitarte, uztatu ez badira, laborea zutik badago eta nahi den babeserako dentsitate funtzionala badu. Egun horretatik aurrera beren aprobetxamendua baimentzen da, besteak beste bazkatzeko, bai eta hurrengo laborantza ziklorako lur-lantzea ere. Baztertuko dira gizakien edo basa faunaren ekintzaren ondorioz aipatu dentsitatea ez duten azalerak.

B.2. Landu gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Gutxienez 2 metroko zabalera duten zerrenda hauek ez dute prestakuntza lanik edo tratamendu fitosanitariorik jaso izan behar, eta belar landaretza naturala mantendu beharko da. Zerrenda hauetan ezin da lur-lantzerik egin irailaren 1era arte, baina bazkatzeko aprobetxamendua abuztuaren 15etik aurrera baimentzen ahal da.

Bi kasuetan, proposatutako lurzatien eta zerrenden kokapen planoa aurkeztu beharko da.

Diru-laguntzaren portzentajea aplikatzeko merkatuko prezioa ondoko taulan agertzen da. Taula horretan lehorreko lurretako errendimenduaren eta merkatuko prezioaren azken bost urteetako batez besteko balioak agertzen dira, gehi %20 nekazaritzako eta ingurumeneko helburuagatik, Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Ataleko Estatistika Bulegoaren datu ofizialen arabera kalkulatuak:

NEKAZARITZA-ESKUALDEA

I

II

III

IV

V

VI

VII

Garia

1.194 (*)

1.162

1.216

1.022

903

617

324

Garagarra

1.092

953

1.051

855

738

536

297

Oloa

829

854

781

854

587

402

201

(*) Erein eta landu gabeko zerrendako azaleraren prezioa (euro/ha), BEZik gabe.

C.–Faunarako ereintzak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:

C.1. Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua. Diru-laguntzaren portzentajea aplikatzeko prezioa (BEZik gabe) 564 eurokoa izanen da hektareako.

C.2. Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak. Diru-laguntzaren portzentajea aplikatzeko prezioa (BEZik gabe) 215 eurokoa izanen da hektareako.

–Han-hemenka banatuta egon beharko dira barrutian, salbu behar bezala justifikatutako arrazoiren bat baldin bada, animaliak egokitu daitezen, lurraldetasuna errespetatu eta harraparien mesedeko pilaketak galarazteko. Hobe da eremu txiki frankotan ereitea lurzati handi gutxitan baino. Hori dela eta, diru-laguntzak jaso daiteke ereintzen artean etenak baldin badira. Azalera hori gainditzen duten ereintzetan, 10.000 m²-ri dagokiona izanen da gehienez emanen den diru-laguntza.

–Ereintzak lur goldarritzat jotzen diren nekazaritzarako lurzatietan soilik eginen dira.

–Lurzati horiek ezin dira uztatu, eta udazkenean identifikatuko dira azaleraren perimetroa ereinda ez egoteagatik. Azienda lurzatietan bazkatzen ahalko da abuztuaren 15etik aurrera.

–Ereintzaren guztizko dosia produkziorako laboreetan erabiltzen denaren azpitik egonen da, eta ez da 50 kg-tik beherakoa izanen hektareako; eta saihestu beharko da fitosanitarioak edo ongarri mineralak erabiltzea, non ez dagoen justifikaturik toki horretako egoerek ez bermatzeagatik ereintzaren nolabaiteko hazkundea.

D.–Sastraka garbitzea, fauna espezieen habitata hobetzeko. Landaketa sailetan sastraka garbitzeko egiten diren lanak, eskuz eginak edo mekanizatuak, eta azalera etenetan egindakoak; betiere, 2 hektareatik behera. Azalera hori gainditzen duten sailetan, 2 hektareari dagokiona izanen da gehienez emanen den diru-laguntza, sail bakoitzeko. Kontrarako justifikaziorik ez badago, lanak ingerada irregularreko diseinuarekin eta mosaikoan egin behar dira, eta tamaina handieneko zuhaitzak eta zuhaixkak errespetatu behar dira. Lanak eskuz edo makinaz egiten ahalko dira.

E.–Zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea sailean, lerroan edo han-hemenka. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:

E.1. Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landatzearen kostuak.

E.2. Landaketak lehendabiziko urteetan babesteko sistemen ezarpena eta kostu materiala.

E.3. Udako garbiketak eta mantentzeko ureztaketak 5 urte baino gutxiagoko landaketetan.

Landaretza sortzea edo hobetzea fauna espezieentzat interesa duten idoietan. Lehendik dagoen landaretza errespetatuko da. Landaketak eginen dira bertako zuhaixken espezieak erabiliz.

–Diru-laguntza jaso daiteke zuhaitzen landaketa, han-hemenka egiten badira 0,25 hektareatik beherako azalera baimenduetan (edo azalera handiagoetan, horretarako arrazoiak baldin badira).

–Orobat, diru laguntzak jaso daitezke landaketak lerroan egiteagatik edo heskaiak jartzeagatik bertara egokitutako espezieekin baimendutako tokietan. Lerroko landaketetan, zuhaitz espezieek inguruneari egokituta egon beharko dute, eta 5 m-tik gorako tartea utzi beharko da zuhaitzen artean, eta 2 m-tik gorakoa zuhaixken artean, salbu behar bezala justifikatutako kasuetan.

–Gainera, diru-laguntzak jaso daitezke, lekura egokitutako zuhaitzak edo zuhaixkak tarte handiekin landatzeagatik, unitateak gutxienez 50 metrotan banatuta baimendutako tokietan, salbu behar bezala justifikatutako kasuetan.

F.–Fauna espezieentzako idoi egokiak. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:

F.1. Fauna espezieentzat interesa duten idoi txikiak sortzea. Idoi txikiak eraikitzeko egiten diren landa-lanek diru-laguntza izaten ahalko dute.

F.2. Fauna espezieentzat interesa duten idoi txikiak garbitzea. Idoi txikiak garbitzeko egiten diren landa-lanek diru-laguntza izaten ahalko dute.

F.3. Fauna espezieentzat interesa duten idoiak berez birsortzeko itxiturak sortzea. Idoien inguruan itxiturak ezartzeak eta materialaren kostuak diru-laguntza jaso dezakete.

Gainera, baldintza tekniko hauek bete beharko dira:

–Ehiza espezieentzat interesa duten idoi txikiak egitea. Idoi berriek txikiak izan beharko dute, eta gune zelaiak izan beharko dituzte, lagungarriak izan daitezen ehiza espezieak bertaratzeko.

Idoi handiagoetan, eskaerak eraikuntza-proiektu bat izan beharko du, egin beharreko lanak behar bezala definitzen dituena (lur-mugimenduak, ezponden geometria, betetzeko eta husteko sistemak, presen segurtasuna, etab.).

–Fauna espezieentzat interesa duten idoi txikiak garbitzea. Parte bat garbitu gabe utzi beharko da, ur ekosistemei loturiko landare komunitateak bizirik jarrai dezan.

–Fauna espezieentzat interesa duten idoiak berez birsortzeko itxiturak sortzea. Idoien inguruan itxiturak ezartzeak eta materialaren kostuak diru-laguntza jaso dezakete.

Helburua berezko landaretza haztea denean, itxitura partzialak eginen dira, basa faunak sarbidea izan dezan.

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea: Dokumentazio teknikoari eta, hala bada, obra-zuzendaritzari buruzko diru-laguntza ordaintzeko, A-F ataletako neurriren bati eman beharko zaio diru-laguntza.

6. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

6.1. Honela kalkulatuko da diru-laguntza:

–B modalitatean eskatzen diren laguntzetarako onartutako kostuaren %80 (BEZa kanpo).

–A, C, D, E eta F modalitateetan eskatzen diren laguntzetarako onartutako kostuaren %60 (BEZa kanpo). Adostasunik ez bada, Nafarroako tarifa ofizialak erabiliko dira.

–G modalitatean eskatzen den laguntzarako, diru-laguntza Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onetsitako jardueren gauzatze materialak duen prezioaren %10 izanen da, betiere 400 euroko muga gainditu gabe. Modalitate horretarako gutxieneko zenbatekoa 200 eurokoa izanen da espedienteko.

6.2. Onuradun bakoitzeko diruz laguntzeko gehieneko muga 15.000 euro izanen da, eta laguntza hauen onuradun izateko diruz laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga 1.000 euro izanen da (BEZa kanpo).

6.3. Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkeztea.

7.1.1. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzura zuzenduko dira, eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, departamentu horretako erregistroan (González Tablas kalea, 9, Iruña). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan aurkez daitezke.

7.1.2. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) agerrarazteko; datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

7.1.3. Eskaera harturik, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. Eskabidea, III. eranskineko ereduaren araberakoa, “Ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko lanen laburpena” fitxa barne.

7.2.2. Proposatutako neurriak kokatzen diren lurzatien kokapen eta xehetasun planoak. Deskripzio memoria bat aurkeztu beharko da, edo, bestela, proiektu bat, tamainagatik edo konplexutasun teknikoagatik halakorik behar duten ekintzetan. Nolanahi ere, 5. oinarrian arautzen diren neurrietako bakoitzaren helburua, deskribapena eta neurketa jaso beharko ditu, bai eta ekintza bakoitzeko aurrekontua eta plan orokorrak eta xehetasun edo kokapen planoak (poligonoa, lurzatia) ere.

7.2.3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (III. eranskina).

7.2.4. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala bete eta sinatua.

8. oinarria.–Diru-laguntzak emateko lehentasun irizpideak. Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

8.1. II. eranskineko diru-laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

8.2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza espezieek sortzen dituzten kalteei dagokienez bereziki kalteberak diren ehiza barrutien eskaerak (IV. eranskineko barrutienak)

50

2

Ehiza espezieek sortzen dituzten kalteei dagokienez bereziki kalteberak diren ehiza barrutien eskaerak (IV. eranskinean agertzen ez diren barrutienak), betiere A modalitateko ekintzak jasotzen badituzte

30

3

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan ezarritako zonifikazioaren arabera hegoaldean dauden ehiza barrutien eskaerak, betiere B eta/edo C modalitateetako ekintzak jasotzen badituzte

20

4

Hektarea bakoitzeko gutxienez 0,12 orduko zaintzaren (hegoaldean) edo 0,07 orduko zaintzaren (iparraldean) sistema bat duten ehiza barrutien eskaerak

15

5

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan ezarritako zonifikazioaren arabera hegoaldean dauden ehiza barrutien eskaerak, betiere D eta/edo E modalitateetako ekintzak jasotzen badituzte

10

6

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan ezarritako zonifikazioaren arabera iparraldean dauden ehiza barrutien eskaerak, betiere A, B, C, D eta/edo E modalitateetakoak badira

5

8.3. Eskaera batzuk puntuazio bera baldin badute, inbertsio ekonomiko handiagoaren irizpidea aplikatuko da, modalitateen hurrenkera ordena honi jarraikiz: A, B, C, D, E eta F.

8.4. Lehentasun ordenaren arabera esleituko da aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.

9. oinarria–Ebaluazio organoa.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari dagokio neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa.

10. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

10.1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari igorriko.

10.2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

10.3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

10.4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

10.5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

11. oinarria.–Ebazpena.

11.1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

11.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Ulertuko da ebazpenak ingurumen ondorioetarako behar den baimena ematen diela onetsitako neurriei eta, halakorik bada, berariazko baldintzak ezartzen dituela.

11.3. Diru-laguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

11.4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

11.5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

12. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Ez da aldaketarik onartuko eskatutako eskaeretan.

13. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

Onuradunek, 2017ko azaroaren 9a baino lehen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak; bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuko Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari zuzenduta. Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Egindako lanen ziurtagiria, V. eranskineko ereduaren araberakoa. A modalitateko ekintzen kasuan (kalteen prebentzioa), dagokion zutabea bete beharko da, materiala jasotzen duten nekazarien zerrenda eta nekazari horien sinadura barne.

b) Egindako gastuen fakturak, edo, hala bada, kontratua eta ordainagiriak, jatorrizkoak edo fotokopiak izan, betiere onuradunaren izenean, eta gastu horiek frogatzen dituzten bankuko egiaztagiriak. 600 eurotik beherako fakturen kasuan, eskudiruzko ordainketa onartzen da, behar bezala egiaztatzen bada. B eta C modalitateen kasuan (“Lur-zerrendak lurzatietan” eta “Faunarako ereintzak”), nahikoa izanen da ordainagiria aurkeztea.

14. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak betetzen dituztela frogatzen duen memoria aurkeztuko da.

Ordainketa bakarrean pagatuko da.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

15.1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

15.2. Diruz lagundu behar diren lanak egin beharko dira, baldintza teknikoei jarraikiz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat, betekizunen atalean zehazten diren baldintzak betetzea eta organo eskudunaren ikuskapenaren mende jartzea.

15.3. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

15.4. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

15.5. Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz.

16. oinarria.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

16.1. Deialdi honen diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

16.2. Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Ingurumen Naturalaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

16.3. Kokaleku jakin batzuetako lanek ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso, baldin eta kontzeptu berak (zehazki, lekadun haziez ereindakoak edo landu gabeko lur-zerrendak) “Estepako nekazaritza habitatak hobetzea” izeneko laguntza (Landa Garapeneko 2015-2021 Programa berrian jasoa) duten nekazarien konpromisoen parte badira.

17. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Naturalaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

Diru-laguntzei buruzko 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute diru-laguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

III. ERANSKINA

Eskabideen ereduak eta inprimakiak (PDFa).

IV. ERANSKINA

Untxiek eta/edo basurdeek kalteak sortzeko
arrisku handiena duten ehiza barrutien zerrenda

MATRIKULA

EHIZA BARRUTIA

10012

Caparroso (Cruchaga)

10013

Tutera

10017

Zirauki

10042

Bardea

10047

Arguedas

10048

Ledea

10053

Aguilar Kodes

10064

Viana

10071

Cascante

10095

Azkoien

10106

Irunberri

10129

Miranda Arga

10131

Gares

10139

Valtierra

10145

Lodosa

10146

Murillo el Fruto

10147

San Martin Unx

10150

Oibar

10160

Aizpurgi

10163

Sesma

10169

Zarrakaztelu

10175

Arlegi

10176

Urraulgoiti

10182

Uxue

10183

Ablitas

10187

Murchante

10191

San Adrián

10193

Erriberri (La Plana)

10196

Mélida

10206

Ultzama

10210

Fitero

10216

Beire

10218

Txulapain

10231

Cintruénigo

10233

Metauten

10246

Imotz

10247

Aramendia

10248

Jaurrieta

10256

Zufia

10263

Ribaforada

10266

Leotz

10269

Atetz

10281

Cabanillas

10283

Santakara

10287

Cabredo

10290

Hiriberri Arakil

10292

Abaurregaina

10297

Goñi

10305

Fustiñana

10307

Gazteluberri

10309

Abaurrepea

10313

Mues

10330

Buñuel

10331

Cortes

10334

Garaioa

10343

Izurdiaga

10347

Anue

10364

Sartaguda

10369

Monteagudo

10396

Andosilla

10398

Zare

10401

Biotzari

10402

Larraga

10403

Otsagabia

10407

Cárcar

10408

Acedo

10409

Longida

10414

Castejón

10428

Itzu

10429

Caparroso

10433

Zangoza

10436

Fontellas

10438

Cadreita

10440

Faltzes

10444

Lerga

10448

Pitillas

10450

Galipentzu

10451

Kaseda

10452

Artaxoa

10453

Erriberri

10467

Azagra

10468

Alesbes

10478

Tafalla

10486

Uharte Arakil

10493

Izaba

10495

Erromantzatua

10496

Ameskoa

10501

Oloritz

10506

Nabaskoze

10517

Funes

10525

Lizoain

10538

Corella

10548

Mañeru

10549

Ollo

10555

Urraulbeiti - Alduate

10556

Urraulbeiti - Artieda

V. ERANSKINA

Ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko eta espezie horien habitatak hobetzeko aldez aurretik egindako lanen ziurtagiria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1705531