95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Planeko erabilerarako arau orokorretan. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, Alkatetzaren 2017ko apirilaren 25eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen herri honetako Udal Planeko erabilerarako arau orokorren 10. artikulua aldatzeko proiektua, erabilera nagusitzat bizitegia duten eraikinetan erabilera xehakatuak arautzeari dagokionez. Udal honek sustatu du proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendabian, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1705096