95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Urbanizatzeko proiektua, Los Pinos exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Larragako Udaleko Alkatetzak apirilaren 11n eman 29/2017 ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsirik gelditu da Los Pinos exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, haren Birzatiketa Batzordeak eskaturik tramitatzen dena, 2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20koan, eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, hogei eguneko jendaurreko epea iraganik ez baita alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.artikuluan 76.ari dagokienez aurreikusitakoari jarraikiz.

Ebazpen horren xedapen zatian zehazten da aipatu urbanizazio proiektua bi fasetan gauzatzen ahalko dela, espedientean dauden dokumentuen eta txostenaren arabera, Udalak modu independentean jasoko baititu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Argitara ematen da Foru Lege hori bete beharrez.

Larragan, 2017ko apirilaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1705028