95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Eskumenaren eskuordetza, nabea handitzeko obren espedientean

Txulapaingo alkateak, 2017ko apirilaren 26an, Alkatetzaren 49/2017 Ebazpena eman du Osinagan nabea handitzeko obren espedientearen eskumena Jose Ignacio Subiza Ataun alkateordearen esku uzteko:

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen edukia, haien arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

–Ikusirik obraren sustatzailea Txulapaingo alkatearen ahaidea dela eta, beraz, kasu honetan 40/2015 Foru Legearen 23. artikuluak abstenitzera behartzen duela.

–Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Aipatu obra lizentziaren espedientean esku ez hartzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Jose Ignacio Subiza Ataun alkateordearen esku uztea.

Bigarrena.–Alkateordeari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.-3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea hurrengo bilkura arruntean, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Markalainen (Txulapain), 2017ko apirilaren 27an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1705097