95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Asteraingo 11. poligonoko 277. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2017ko apirilaren 28ko 143/2017 Ebazpenaren bidez, xedatu du hirigintza antolamenduko tresna hau hasiera batean onestea:

–Sustatzailea: Recubrimientos Plásticos SA (REPLASA).

–Proiektua: xehetasun azterlana.

–Esparrua: katastroko 11. poligonoko 277. lurzatia, Asterainen.

–Prestatze data: 2017ko martxoa.

–Teknikari prestatzailea: Samuel Urtasun Fuertes jauna (arkitektoa).

–Xedea: lurzati barruan eraikinaren gehieneko lerrokadurak arautzea, etorkizunean egungo eraikina handitzeko, gehienez ere 1.000 m² gehituta.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikulua eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1705169