95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

19. poligonoko 997. lurzatiaren okupazioa El Rincón alderdian, hamabost erlauntz paratzeko. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2017ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 600 metro karraturen okupazioa El Rincón alderdian, Cascanteko herrilurretan, 19. poligonoko 997. lurzatian, Francisco Ruiz Hernández jaunak hamabost erlauntz instala ditzan.

2.–Lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak egin ditzaten.

Cascanten, 2017ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1705067