2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2017ko apirilak 11. Sustatzailea: Rafael Zevallos Quispe. Jarduera: ibilgailuetarako mekanika eta elektrizitate lantegia. Tokia: R karrika, 35, Mutiloako industrialdea.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1705105