89. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, apirilaren 24ko 26E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen deialdi hau onesten da: “Ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak 2018-2020”.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 343922.

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izan daitezke ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresak (pribatuak ala publikoak), unibertsitateak salbu, doktoregai bat kontratatzen dutenak, baldintza hauek betetzen badituzte:

Lantokia Nafarroan izatea eta diru-laguntzaren xedeko kontratuaren lanpostua lantoki horretan garatzea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

Enpresen kasuan: Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, hala behar denean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluarekin bat. Foru agindu haren bidez, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zen.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza hauen xedea da prestakuntza aldian (doktorego bat ikasten) ari diren ikertzaileen laneratzea erraztea, eta ikertzaile horiek kontratatzen dituzten ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresa eta erakundeen lehiakortasuna hobetzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

26E/2017 Ebazpena, apirilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6893/Ayudas-para-la-contratacion-de-doctorandos-y-doctorandas-por-empresas-y-organismos-de-investigacion-y-difusion-de-conocimientos-Doctorados-industriales-2018-2020

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 1.500.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1705010