89. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Udal-mugartearen balorazio txostenaren proposamena. Onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2016ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Petilla Aragoiko udal-mugartearen balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Petilla Aragoin, 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1704648