89. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Uharteko Udalaren eta Musika Patronatua haren erakunde autonomoaren 2016ko abenduaren 31ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. Espedientea: 2017PLEN0003. Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1704652