86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

148/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko deialdia arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzat, 2017-2018 ikasturterako.

Martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, Garapenaren aldeko lankidetzari buruzkoak, 7. artikuluan ezartzen du ezen, Nafarroako Administrazio Publikoek beren nazioarteko garapenerako lankidetza programetan sartuko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean, garapenerako hezkuntzarako eta gizarte sentsibilizaziorako egiten dituzten ekintzak. Halakotzat hartuko dira helburu hau dutenak: aberastasunaren eta boterearen banaketan dagoen desparekotasunaz jabetzea, baita horien arrazoiez eta ondorioez ere, eta elkartasuneko jarrerak eta gizarte konpromisoak erraztea mundu justuago baten alde, herrialde pobretuenekiko elkartasuna eta lankidetza aktiboa suspertzeko. Foru lege haren babesean, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren baitan adostu zen Nafarroako Garapenerako Hezkuntza Estrategia (2009-2012), eta helburuen artean, besteak beste, honako hau du: Nafarroako jendeak batera jokatzea nazioarteko lankidetzaren eta elkartasunaren arloko hezkuntza eta sentsibilizazio esku-hartzeak hobetzeko batera jokatzea. Hala, ezinbesteko lan ildoa da hezkuntza formalean lan koordinatua egitea eta irakasleak prestatzea, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sare bat sustatuz eta bultzatuz. Ildo horretan, Nafarroako Garapenerako Hezkuntzaren Estrategiari jarraipena emanez, Nafarroako lankidetzarako hurrengo plan zuzentzaileetan garapenerako hezkuntza da lehentasunezko hiru jarduketa ardatzetako bat. Haren helburua da herritarrak kritikoak, kontzientziatuak eta konprometituak izan daitezela sustatzea, eta modu horretan justiziaren eta elkartasunaren kulturarekin bat datozen balio, jarrera eta trebetasunen garapena bultzatzea, hezkuntzako sektorearen eta lankidetzaren arteko koherentzia sendotuz.

2009. urtetik, Nafarroako Foru Komunitatean “Elkartasunaren aldeko Eskolak” programa antolatzen da. Haren helburua da Nafarroako ikastetxeek garapenerako hezkuntza eta elkartasuneko, giza eskubideetako eta gizarte justiziako balioak txertatzea curriculumean, zeharka, bai eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan ere. Garapenerako hezkuntza da hezkuntza prozesu etengabea, bideraturik dagoena hiritartasun eraldatzaile globala sustatzera, halako ezagutza, jarrera, balio eta ekintza batzuen bidez zeinak gai izanen baitira pobreziaren eta bazterketaren kontrako borrokarekin eta giza garapen jasangarriarekin konprometitutako elkartasuneko kultura bat sortzeko. Hezkuntza eraldatzailetzat jotzen dugu gizartearekin kritikoak diren pertsonak prestatzen dituena, planetako desparekotasunen eta mundu justagoa baten alde lan egiteko gauza izanen direnak.

Helburu honetan ikastetxeei laguntza emateko, programak aholkularitza, prestakuntza, koordinazioa eta parte-hartzea eskaintzen ditu, halako moduz non beren artean eta ingurunearekin jokatuko duten Elkartasunaren aldeko Eskolen Sare bat eratuko baita, eta, betiere, honako hauen arteko elkarlana izanik: Hezkuntza Departamentua, Eskubide Sozialetako Departamentua (Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua), hezkuntza-komunitatea eta Nafarroako GGKEak.

Hezkuntza Departamentuaren eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren (Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren) arteko lankidetza-hitzarmenak, garapenerako hezkuntzaren eta kontsumorako hezkuntzaren arloan, xede du behar diren lankidetzarako eta koordinaziorako mekanismoak ezartzea arlo teknikoan eta irakasleentzako prestakuntzan.

Komeni da Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarea bultzatzea Nafarroako Foru Komunitatean. Horrek deialdi publiko bat egitera behartzen du Hezkuntza Departamentua, sare horretan sartzeko interesa duten ikastetxeek erabaki hori gauzatzeko modua izan dezaten.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2017-2018 ikasturtean Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko deialdia onestea. Deialdiko oinarriak ebazpen honen I., II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. eranskinetan ageri dira.

2. 9.500 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe publikoetan garapenerako hezkuntza jarduketak gauzatzeko, 2017ko aurrekontuko “Prestakuntza programak” izeneko 420004-42730-2269-321102 partidaren kargura.

3. 7.500 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe itunduetan garapenerako hezkuntza jarduketak gauzatzeko, 2017ko aurrekontuko “Prestakuntza programak ikastetxe itunduetan” izeneko 420004-42730-4811-321100 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

2017-2018 ikasturtean Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko deialdiaren oinarriak

Lehendabizikoa.–Deialdiaren xedea.

Dei egiten zaie Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, araubide orokorrekoak edo araubide berezikoak izan, garapenerako hezkuntza proiektuak aurkez ditzaten, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko 2017-2018 ikasturtean.

Bigarrena.–Hartzaileak.

Hona hemen deialdi honen hartzaileak:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

c) Lanbide Heziketako ikastetxeak.

d) Araubide bereziko ikastetxeak.

e) Hezkuntza bereziko ikastetxeak.

f) Helduen hezkuntzako ikastetxeak.

Deialdi honetan parte hartzeko, eskaera aurkezten denean eta proiektua egiten den bitartean, irakasleak jarduneko zerbitzuan egon behar du lehenago aipatutako ikastetxeetako batean.

Hirugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.

Ikastetxe bat Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko proposatua izan dadin, garapenerako hezkuntza proiektu bat aurkeztu beharko du (III. eranskinaren araberakoa), bai eta baldintza hauek betetzen dituen garapen hezkuntzarako hiru urteko lan proiektu bat ere:

a) Orotariko printzipio hauek kontuan hartzea:

–Ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan garapenerako hezkuntzako edukiak txertatzea zeharka, esaterako: justizia soziala eta ekitatea; globalizazioa eta interdependentzia; giza garapen jasangarria; dibertsitatea; bakea eta gatazka; herritartasun globala; giza eskubideak; giza garapen jasangarria, garapenerako laguntza; bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta elikadura subiranotasuna.

–Ikaslearen gaitasunak handitzea, gauza izan dadin herritar guztien erantzukidetasunari buruzko erabakiak hartzeko, giza garapen jasangarriaren prozesuan.

–Elkartasunarekin, justizia sozialarekin eta giza eskubideekin lotutako balioak eta jarrerak sustatzea, esaterako: enpatia, identitatea, autoestimua, dibertsitatearekiko errespetua, bazterketarik eza, genero berdintasuna edo ingurumenarekiko kezka.

–Bizimodu solidarioagoak errazten dituzten trebetasunen garapena sustatzea: pentsamendu kritikoa, argudiatze eraginkorra, lankidetza eta gatazken konponketa, irudiak eta mezuak deskodetzea, kontsumo arduratsua, etab.

–Familien eta komunitate osoaren parte hartzea errazten duten jarduerak sustatzea.

–Elkarlanerako harremanak ezartzea inguruneko beste ikastetxe, familia eta gizarte entitateekin, garapenerako hezkuntzarekin koherenteak diren programak prestatzeko.

–Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen, Gizarte Entitateen, eta Administrazioan gai hauetan eskudunak diren zerbitzuen hezkuntza ahalmenak erabiltzea, eta erantzukizun partekatua eta elkarlan estua sustatzea.

–Irakasleei garapenerako hezkuntza kontuetarako funtsezko eginkizunak eman eta garapenerako hezkuntzan dagokien ardura handitzea, prestakuntza egokia emanez.

Ikastetxeek beste irizpideren bat sartzen ahalko dute beren hezkuntza proiektuan lankidetza eta elkartasunari buruz jasotako berariazko beharren edo lehentasunen gainean.

b) Eskola Kontseiluak eta ikastetxeko irakasleen klaustroak onetsia izatea, eta proiektuko jarduketetan irakasleen eta ikasleen %25 gutxienez inplikatuko dela agertzea.

Laugarrena.–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektua koordinatzea ikastetxean.

Irakasle taldeko pertsona bat arduratuko da proiektua ikastetxe bakoitzean koordinatzeaz. Ikastetxeko zuzendaritzak hautatuko du eta Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea izena hartuko du.

Honako hau izanen du hautatua izateko: konpromisoa, kudeatzeko ahalmena eta gaitasunak hezkuntza-komunitate osoa motibatzeko.

Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, ikastetxean proiektua koordinatzeko arduradunaren ordutegian gehienez ere bi ordu osagarri ezar litezke eginkizun horietan aritzeko.

Ikastetxeko zuzendaritzak izendatu eta babestuko du Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea. Horrek beharrezko laguntza jasoko du talde bat osatzeko, gehienez ere lau irakasle laguntzailerekin, helburua izanik proiektua martxan jartzea, ebaluatzea eta bideratzea. Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzaileak eta irakasle laguntzaileek Talde Eragilea osatuko dute. Hortaz, bost kidek osatuko dute, gehienez, Talde Eragilea.

Talde Eragilearen eginkizun nagusia izanen da ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste komunitate-zerbitzu batzuk erantzule egitea eta motibatzea proiektuan aurreikusitako jarduketak egiteko.

Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzaileak eta Talde Eragileak eginkizun hauek beteko dituzte ikastetxeko zuzendaritza-taldearen laguntzarekin eta lankidetzarekin.

a) Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailearen eginkizunak:

–Talde Eragilearen lana koordinatzea.

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren urteko plana aurkeztea urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehenago.

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren urteko memoria aurkeztea 2018ko maiatzaren 30a baino lehenago, 2017-2018 ikasturtean egindako jarduketen berri izateko.

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren urteko memoria aurkeztea 2019ko maiatzaren 30a baino lehenago, 2018-2019 ikasturtean egindako jarduketen berri izateko.

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren hiru urteko memoria aurkeztea 2020ko maiatzaren 30a baino lehenago, aplikazio epe guztian lortutako helburuak ebaluatzeko.

–Ikasturte bakoitzeko azaroaren 10a baino lehenago aurkeztea urteko proiektuarekin lotura duten fakturak.

–Batzorde Teknikoak antolatzen dituen urteko topaketan parte hartzea, beharrezkoa izanez gero.

b) Talde Eragilearen eginkizunak:

–Abiapuntua aztertzea.

–Elkartasuna bilatzea entitate laguntzaileekin.

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren urteko plana prestatzea (ikus IV. eranskina).

–Proiektuaren jarduketak antolatu eta piztea.

–Ikasleak eta hezkuntza-komunitatea inplikatzea.

–Prestakuntza jardueretan parte hartzea, bere jarduketa eremuarekin lotura badute.

–Ebaluazio prozesuan parte hartzea.

–Urteko memoria prestatzea 17-18 eta 18-19 ikasturteen bukaeran (ikus V. eranskina).

–Hiru urteko memoria prestatzea 19-20 ikasturtearen bukaeran (ikus VI. eranskina).

–Batzorde Teknikoak antolatzen dituen urteko topaketan parte hartzea, beharrezkoa izanez gero.

Arrazoi justifikatuengatik soilik ordezten ahal dira Talde Eragilea osatzen duten irakasleak, Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea barne. Halakoetan, ikastetxeko zuzendaritzari dagokio Prestakuntza Atalari horren berri ematea eta kide berriak izendatzea.

Bosgarrena.–Sarea osatzen duten ikastetxeen konpromisoak.

Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko proposatzen diren ikastetxeek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea izendatzea.

b) Talde Eragilea osatuko duten kideak izendatzea. Gehienez ere ikastetxeko bost irakasle izanen dira kideak, eta horietako bat Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea izanen da.

c) Aurkeztutako hiru urteko lan proiektua garatzea.

d) Talde Eragilearekin lankidetzan aritzea urteko lan planak prestatzeko.

e) Urteko lan plan bakoitzean aurreikusitako jarduketak egitea.

f) Parte hartzea Sareko eskolek urtero segimendurako eta esperientzia trukaketarako egiten dituzten topaketetan.

Konpromiso horiek bete ezean, Elkartasunaren aldeko Eskolen saretik baztertuko da.

Seigarrena.–Sareari laguntza eman eta jarraipena egitea.

Elkartasunaren aldeko eskolek laguntza hauek izanen dituzte:

–Honako hauen aholkularitza eta jarraipena: sarearen Batzorde Teknikoa, garapenerako hezkuntzaren arloa, Nafarroako GGKEen Koordinakundea eta berarekin lankidetzan ari diren GGKEak.

–Ikastetxeko irakasleek lehentasuna izatea garapenerako hezkuntzarekin lotura duten berariazko prestakuntza jardueretan parte hartzeko.

–Baliabide eta material didaktikoak.

–Laguntza ekonomikoa urteko lan planean aurreikusitako jarduerak egiteko (500 euro gehienez ikastetxe bakoitzeko, urtero eskura dagoen aurrekontuaren arabera).

–Elkartasunaren aldeko Eskolaren egiaztagiria, konpromisoaren eta egindako lanaren aitortza gisa, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak emana, hirugarren urtea bukatutakoan.

Elkartasunaren aldeko Eskolaren aitortza lortu ondoren, ikastetxeek sareko kideak izaten jarraitzen ahalko dute, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Talde Eragilea osaturik egotea eta ikastetxeko Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea izendaturik egotea.

b) Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuaren urteko lan plan bat aurkeztea ikasturte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehenago, posta elektronikoaren helbide honetara igorrita: sf.programas@educacion.navarra.es.

c) Urteko lan plan bakoitzean aurreikusitako jarduketak egitea.

d) Elkartasunaren aldeko Eskolaren urteko memoria aurkeztea, jakiteko zer jarduketa egin den ikasturte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, posta elektronikoaren helbide honetara igorrita: sf.programas@educacion.navarra.es.

e) Sarearen barnean berariaz garatzen diren prestakuntza eta jarraipeneko jardueretan parte hartzea.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea eta hori egiteko epeak.

Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

Parte hartzeko eskaera, II. eranskinaren araberakoa.

  • Koordinatzailearen datuak.
  • Talde Eragilea osatzen duten irakasleen datuak (lau irakasle gehienez).
  • Ikastetxearen datuak.
  • Proiektuaren datuak.
  • Ikastetxeko zuzendaritzaren txostena.

Hiru urteko lan proiektua, III. eranskinaren araberakoa.

Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarean sartu nahi duten ikastetxeek deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

Dokumentazioa Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bulegotan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan ezarri bezala. Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalari zuzenduko zaio.

Zortzigarrena.–Hautapen batzordea.

Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarearen Batzorde Teknikoak eginen du proiektuen balorazioa, VII. eranskineko irizpideak aplikatuz.

Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarearen Batzorde Teknikoa ondoko kide hauek osatuko dute:

–Eskubide Sozialetako Departamentuko Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko teknikari bat.

–Nafarroako GGKEen Koordinakundeko teknikari bat.

–Hezkuntza Departamentuko bi teknikari:

  • Prestakuntza Ataleko Prestakuntza Programen Bulegoko burua.
  • Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko aholkularia.

Bederatzigarrena.–Deialdia ebaztea.

a) Elkartasunaren aldeko Eskolen Batzorde Teknikoak aurkeztutako proiektuak aztertuko ditu, eta onartu direnen zerrenda Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko du (www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio). Eskaeraren bat akatsekin aurkeztuz gero, akatsen arrazoia azaldu beharko da espresuki.

b) Argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, atzemandako akatsak zuzentzen ahalko dira. Epe horretan ere, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, edo berariazko ukoa.

c) Behin alegazioak aztertuta, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarearen Batzorde Teknikoak behin betiko zerrenda eginen du, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko dena, eta laguntza emateko proposamena igorriko dio organo eskudunari.

d) Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendariaren proposamena ikusita eta Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarearen Batzorde Teknikoak prestatutako txostena ikusita, ebazpen bat emanen du, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeen zerrenda onesteko, aurreko deialdietan sartu diren gainerako ikastetxeekin batera. Egun sarean sartuta dauden ikastetxeen zerrenda deialdi honen VIII. eranskinean ageri da.

Hamargarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

a) Aurrekontu erabilgarriaren arabera, Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarean parte hartzen duten ikastetxeetako bakoitzak 500 euroko laguntza jaso dezake gehienez. Laguntzen zenbatekoa proportzionalki banatuko da sarean parte hartzen duten ikastetxeen artean.

b) Gastu justifikagarritzat jotzen dira material bibliografikoa, eskatutako beste material batzuk eta antzeko beste gastu arrunt batzuk, proiektua garatzeko beharrezkoak direnak.

Proiektuarekin lotuta dauden irakasleen soldatak eta eskersariak ez dira inolaz ere laguntza honen kargura ordainduko.

Hamaikagarrena.–Laguntzen ordainketa.

Ikastetxe bakoitzeko Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzaileek urte bakoitzeko azaroaren 10a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte Prestakuntza Atalean Elkartasunaren aldeko Eskolaren proiektuetan egindako gastua justifikatzeko fakturak.

Fakturak aurkezteko epea bukatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Hamabigarrena.–Parte hartzen duten irakasleentzako ziurtagiria.

Sarearen Batzorde Teknikoak proposatuta, urteko memoria positiboki ebaluatu ondoren, ikastetxe bakoitzeko Nafarroako Elkartasunaren aldeko Eskolen Talde Eragileko irakasleei proiektuan parte hartu izanaren ziurtagiria emanen zaie, berrikuntzaren 35 ordukoa gehienez, egindako lana aitortzeko. Proiektuaren koordinatzaileari lan hori aintzat hartuko zaio, gehienez ere berrikuntzaren 50 orduz.

Hamahirugarrena.–Argitalpena eta zabalkundea.

Aukeratutako lanak argitaratzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak. Argitalpenean memoria osoa edo zati bat ager daiteke. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nor diren aipatu beharko du. Deialdi honetan aurkezteak beharrezko eskubideak lagatzea ekartzen du berarekin.

II. ERANSKINA

Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarean sartzeko eskaeraren eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Hiru urteko lan proiektua prestatzeko gidoia: gehienez ere 8 orriko luzera izanen du bi aldeetatik (16 orrialde orotara)

1. Proiektuaren izena.

2. Ikastetxearen izena.

3. Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailearen datuak: izen-deiturak eta helbide elektronikoa.

4. Hitz gakoak (3tik 5era bitarte).

5. Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).

6. Justifikazioa eta testuingurua.

7. Helburuak.

8. Eduki orokorrak, hiru ikasturtean landu beharrekoak.

9. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

a) Parte hartzen duten irakasleak.

b) Ikasleak.

c) Hezkuntza-komunitateko beste eragile batzuk: familiak, irakasle ez diren langileak...

10. Lankidetza GKEekin, tokiko eragileekin eta elkarteekin.

11. Hiru urteko proiektua ebaluatzeko irizpide orokorrak.

IV. ERANSKINA

Ikasturteko lan plana prestatzeko gidoia: gehienez ere 8 orriko luzera izanen du bi aldeetatik (16 orrialde orotara)

1. Proiektuaren izena.

2. Ikastetxearen izena.

3. Ingurumen koordinatzailearen datuak: izen-deiturak eta helbide elektronikoa.

4. Hitz gakoak (3tik 5era bitarte).

5. Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).

6. Helburuak.

Helburuak eta jarduerak.

a) Metodologia.

b) Garatutako gako-gaitasunak.

c) Harekin lotura duten materiak, irakasgaiak edo moduluak.

d) Faseak eta tenporalizazioa.

7. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

a) Parte hartzen duten irakasleak.

b) Parte hartzen duten ikasleak.

c) Hezkuntza-komunitateko beste eragile batzuk: familiak, irakasle ez diren langileak, udalak...

8. Lankidetza GKEetako langileekin, tokiko eragileekin eta elkarteekin.

9. Errekurtsoak.

10. Urteko proiektua ebaluatzeko prozedura eta irizpideak.

11. Aurrekontua.

V. ERANSKINA

Urteko memoria prestatzeko gidoia: gehienez ere 8 orriko luzera izanen du bi aldeetatik (16 orrialde orotara)

Memoriek honako atal hauek hartu beharko dituzte kontuan:

1. Berrikuntza proiektuaren fitxa.

a) Proiektuaren izena.

b) Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea.

c) Talde Eragilea.

d) Sinopsia.

e) Ezarritako helburuak.

f) Jardueraren deskribapena.

g) Proiektuaren balorazio orokorra.

2. Proiektuaren garapena.

a) Ezarritako helburuak eta noraino bete diren.

b) Proiektuaren eragina.

i. Irakasleen gainean.

ii. Ikasleen gainean.

iii. Eskolako komunitatearen beste esparru batzuetan.

c) Jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

d) Tenporalizazioa. Proiektua garatzeko faseak.

e) Erabilitako baliabideak.

f) Proiektuaren ebaluazioa.

VI. ERANSKINA

Garapenerako hezkuntza proiektuaren hiru urteko memoria prestatzeko gidoia: gehienez ere 8 orriko luzera izanen du bi aldeetatik (16 orrialde orotara)

Memoriek honako atal hauek hartu beharko dituzte kontuan:

1. Proiektuaren fitxa.

a) Proiektuaren izena.

b) Elkartasunaren aldeko Eskolaren koordinatzailea (2019-2020 ikasturtekoa).

c) Talde Eragilea (2019-2020 ikasturtekoa).

d) Hiru urteko proiektuaren sinopsia.

e) Hiru urteko proiektuan ezarritako helburuak.

f) Hiru urteko proiektuko jardueraren deskribapena.

g) Hiru urteko proiektuaren balorazio orokorra.

2. Proiektuaren garapena.

a) Ezarritako helburuak eta noraino bete diren:

i. 2019-2020ko urteko proiektuari dagokionez.

ii. Hiru urteko proiektuari dagokionez.

b) Proiektuaren eragina hiru urteko proiektuari dagokionez.

i. Irakasleen gainean.

ii. Ikasleen gainean.

iii. Eskolako komunitatearen beste esparru batzuetan.

c) 2019-2020 urteko proiektuko jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

d) Tenporalizazioa. 2019-2020 urteko proiektua garatzeko faseak.

e) Urteko proiektuan erabilitako baliabideak.

f) Hiru urteko proiektuaren ebaluazioa.

VII. ERANSKINA

Hiru urteko lan proiektua baloratzeko irizpideak

Ikastetxeak sarean sartzeko, irizpide hauei jarraituz baloratuko dira proiektuak, ondoren ematen den baremoarekin batera:

a) Hiru ikasturtean landu beharreko eduki eta helburu orokorrak zehaztea. Ikasleen gaineko eragina eta bideragarritasuna. (20 puntu gehienez).

b) Proiektua Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarearen sustatzaileek gomendatzen dituzten printzipio orokorretara egokitzea. (20 puntu gehienez).

c) Ikasleek gako-gaitasunak (bizitzarako ikaskuntza) garatzea oinarri duen proiektua. (10 puntu gehienez). Oharra: Lanbide Heziketako proiektuen kasuan, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak garatzea oinarri duena.

d) Ikasketa prozesu aktiboak sustatzea: ikaslea da protagonista, proiektuak testuingurua du eta azken produktu bat sortzen du. Ikasketa esperientzia proposatzen du, bizia, egiazkoa, testuinguruan txertatua eta gizartean garrantzia duena. (10 puntu gehienez).

e) Ikasleen eta irakasleen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, diziplina anitzeko irakasleen taldeak... (20 puntu gehienez).

f) Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea. (10 puntu gehienez).

g) Proiektua ebaluatzeko irizpide orokorrak. (10 puntu gehienez).

Guztira: 100 puntu.

Proiektuak, hautatua izateko, gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu.

VIII. ERANSKINA

Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarea osatzen duten ikastetxeak eta haien urteko planaren izena

–Iruñeko Cuatrovientos ikastetxe bateratua - “Cuatrovientos en Red”.

–Iruñeko El Molino hezkuntza bereziko ikastetxea - “Discapacidad Solidaria. Educación para la Solidaridad”.

–Iruñeko Santa Catalina Labouré ikastetxea - “Derechos hacia la justicia”.

–Iruñeko San Ignacio ikastetxea - “Hombres y mujeres para el cambio”.

–Iruñeko Santa María la Real ikastetxea - “Deja tu huella, contra la pobreza”.

–Iruñeko Navarro Villoslada BHI - “Una propuesta de ciudadanía activa a través del Comercio”.

–Iruñeko Iturrama BHI - “Iturrama Solidaria”.

–Iruñeko Buztintxuri HLHIP - “Reelaborando el concepto de valor de las cosas. El valor del tiempo”.

–Tafallako Marqués de la Real Defensa HLHIP - “Educando en derechos de la infancia y en ciudadanía global”.

–Miravalles-El Redín ikastetxea - “Descubriendo la realidad global, actuando en la realidad local, bajo el marco de la Agenda 2030”.

–Lantxotegi Elkartea - “Solidaridad con el pueblo palestino”.

–Tuterako San Francisco Javier ikastetxea - “Acción Social. Aprendizaje y Servicio”.

–Iruñeko Jaso Ikastola - “Jaso elkartasuna, Sahara helburu”.

–Carcarko Virgen de Gracia HLHIP - “La importancia de tener las necesidades básicas cubiertas”.

–Añorbeko Añorbe HLHIP - “Abriendo los ojos”.

Iragarkiaren kodea: F1704841