86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontuko 2, 3, 4 eta 5. aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateak, 2017ko apirilaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea bigarren, hirugarren, laugarren eta borzgarren aldaketak 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2017ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1704694