86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eskuordetzea, Nafarroako Gobernuaren izapidetutako
espedienteei dagozkien onura fiskalen inguruko
egiaztapen eskumenak gauzatzeko

Ikusirik badela Iruñeko Udalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean izapidetutako espedienteetan zerga-salbuespen, -konpentsazio, -itzultze eta bestelako onura edo hobari fiskalen inguruko egiaztapen funtzioak arrazionalizatu eta bizkortzeko beharra, eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 8. Xedapen Gehigarriaren d) letraren bukaeran xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak honako egiaztapen-eskumen hauetarako eskuordetzeari ekin dio 2017ko apirilaren 7an, eta eskuordetze hori jakinarazi dio Alkatetzari, horren berri izan dezan (DAL 18-ABR-17):

Tokiko Zerga Ogasuneko ardura duen Udal Alorreko idazkari teknikoaren lanpostua betetzen duen udal-funtzionarioa eskuordetzea egiaztapen-eskumenak gauza ditzan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, aplikagarri zaizkion arauen ondorioz, eskatutako datu, agiri eta egindako jarduketa mota oroz bezainbatean —eta horrekin lotuta beharrezkoa den ezein informazioaz—, Iruñeko Udalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean zerga-salbuespen, -konpentsazio, -itzultze eta bestelako onura edo hobari fiskalez bezainbatean izapidetutako espediente, prozedura edo eskabide oro dela medio.”

Urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako eskumen-eskuordetza argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2017ko apirilaren 18an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1704974