86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Eraikuntzako eta urbanizazioko ordenantzaren 22. artikuluko
5 eta 10. atalen behin betiko onespena, AE-8ko Plan Partzialari dagokionez. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2017ko urtarrilaren hemeretzian egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikuntzako eta urbanizazioko ordenantzaren 22. artikuluko 5 eta 10. atalen aldaketa, AE-8ko lurren Plan Partzialari dagokionez (lehengo AR-4). Iragarkia 2017ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, eta ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da, jarraian ematen den testuari jarraituz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Obanosen, 2017ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704909