86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Datu pertsonalen fitxategiak sortu eta deuseztatzeko erabakia

Fiteroko Udalak, 2017ko martxoaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–012 Infolocal fitxategia atal hauetan deuseztatzea:

Fitxategi honetako datu pertsonalak deuseztatu behar dira. Behar den denboran behar bezala blokeaturik atxikiko dira, eta gero suntsituko dira aplikazioaren mantentze-lanez arduratzen den enpresaren laguntza teknikoaren bidez.

Bigarrena.–Datu pertsonalen honako fitxategi hauek sortzea:

Kontratuak

Xede eta erabilera aurreikusiak: langileen kontratazioa, zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, dagokien kontratua esleitzeko edo deialdi batean parte hartzeko aurkezten diren agiriekin batera.

Pertsona edo talde ukituak: Udalak kontratuak esleitzeko sustatzen dituen enplegu deialdietan eta lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Udal web orria-Gardentasunaren ataria, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2003 Legean ezarriarekin bat eta Nafarroako Kontratazioaren Ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarriarekin bat.

Organo arduraduna: Fiteroko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Fiteroko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Ziurtagiriak kontrolatzea

Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan eta Boluntarioei buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legean ezarritako helburuetarako.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.

Norbanako edo talde ukituak: Udalaren enplegatuak, profesional autonomoak, kanpoko laguntzaileak eta boluntarioak, adingabeekin lan egin ohi dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.
  • Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Fiteroko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Fiteroko Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea 012 Infolocal fitxategiaren deuseztapena eta kontratuak eta ziurtagirien kontrola fitxategien sorrera, eta hori guztia Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari jakinaraztea.

Fiteron, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1704528